Bertsos - View details   To know more about this section

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Xabier Arriaga "Txiplas"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Performance
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Areitio, Juan Mari
Arriaga, Xabier "Txiplas"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Txiplasek, sasi-eskola besterik egiten ez dituen honek, zuri, Juan Mari, ikasle zintzo honi, kopiatzen izteko esan deutsu.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Xabier Arriaga "Txiplas"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txiplas
Zu beti izan zara
ikasle trebea
ikustekoa da gaur
daukazun fedea.
Ni berriz beti izan naiz
hori izan gabea
egingo al didazu
berriz mesedea?

Areitio
Ni naiz ikasle zintzo
fin eta habila
liburuak etxean
ditut hamar mita.
Ta hau mendira joaten da
txorikumen bita
ikasi nahi ez badu
hor konpon dedila.

Txiplas
Badakit ez naizela
ikasle argia
ta joko hau ez dela
niretzat garbia.
Baina konpartitu gaur
zeure izerdia
gutxienez utzi ba
kopiatzen erdia.

Areitio
Gazte denbora honek
darama polito
bada kalean honako
zenbait astopito.
Eskolara jun ez ta
egiten du kito
martxa hortan badabil
e'ingo da ministro.

Txiplas
Alperrik eskatzea
hau ez da samurra
maisuak berriz ere
niretzat egurra.
Zero edo hiru gaur
nota segurua
kanpoan hausi behar
dizkizut muturra.

Areitio
Lagun hau ez dogu ez
ikasle txukuna
kalean pasatzen du
gaua ta eguna.
Penagarria dogu
honek e'iten duna
nik zertarako diat
honako laguna?