Bertsos - View details   To know more about this section

1990-03-17 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-03-17 Berastegi Jaialdia
Conductor
San Sebastian, Xabino
Bertsolaris / Authors
Sarasua, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zer gertatu da Nikaraguan?

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-03-17 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Esaten dute Nikaraguarrek
zertxobait galdu dutela,
nik pentsatzen det beste batzuek
galdu a(ra)zi dietela,
ta aitortzen det egun haietan
negar egina naizela,
zer gertatu den esan didazu
ta erantzuten det honela,
munduan indar gehien duna
berriz nagusitu dela. (BIS)

Amerikarrek ordaintzen zuten
kontra edo milizia,
eta apropos sortarazi han
gose eta desgrazia,
pake aitzakiz botoak jaso
hori al da justizia?
Esaera bat akordatu zait
Txirritari ikasia:
arrain haundiak nahi duen arte
arrain txikien bizia. (BIS)

Era danetan moldatzen bait da
botere kapitalista,
asmoz ez bada engainu bidez
nahi a(d)ina boto konkista,
baina oraindik isilik daude
esperantza ez da pixka,
da hirugarren bertso honetan
izan nahi dut optimista,
berriro ere izango baita
Nikaragua Sandinista. (BIS)