Bertsos - View details To know more about this section
1990-07-06 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1990-07-06 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Jon Sarasua
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Lizaso
San Ferminetan umore onak
egiten digu mesede,
lana(re)n ondoren sarri askotan
ibili arren zelebre,
zu Sarasua gaztea zera
kontuz ibilita hobe,
gaitzerdi etxera joaten bada
errekatik pasa gabe. (BIS)
Murua
Gure txikiak juan nahi omen du
gero erreka aldera,
kaleak hezi baldin badu (e)re
esku arrantza egitera,
goizeko bostak aldera arte
ezin da joan etxera,
txanpainarekin ezin badegu
errekan bustiko gera. (BIS)
A. Sarasua
Ni errekan sartu nahi naula eta
Lizaso pozik arkitzen,
bera zergatik ez duten sartzen
ez al zerate harritzen?
Busti gabe hau ze(rg)atik joaten dan
aspaldi ohartu nintzen,
errekak duen zabaleroan
ondo ez baida kabitzen. (BIS)
S. Lizaso
Guztiok asmo bera daukagu
horra koIpez nabarmendu,
golfokerira etorri gera
eta gogoa nork kendu,
errekan biok sartzen bagera
Jon nere paretik kendu,
gogoan izan arrain haundiak
arrai txikia jaten du. (BIS)
Murua
Arrai haundiak txikia irentsi
ez da gero berriketa,
baldin Lizaso errekan sartu
hura urakin beteta,
zer gertatuko litzaken hemen
jar ezazue arreta,
aurki lirake zuen herrian
kale guztiak erreka. (BIS)
J. Sarasua
Lehengo urtean e(re) hemen ziren
ta hemen zuten gosaldu,
herri honetan orduan ziren
kirtenkeriak ugaldu,
hauek nolako piztiak diran
jendeak jakingo al du?
Bertsotan onak ditugu baina
gero lehenbailehen bialdu. (BIS)
S. Lizaso
San Ferminetan presaka joan
gauza horrek ez du merezi,
hemengo festak behar bezela
aprobetxatu lehenbizi,
legorrekoa naiz da ez nuen
nik igarian ikasi,
ta horregatikan etorri naiz
neure flotador ta guzi. (BIS)
Murua
Iaz parranda egin genduen
aitortu premian gaude,
eta gainera goizalde hortan
gosari ederra(re)n jabe,
zu Sarasua ho(ge)italau urte
metro t´erdi ez zerade,
nabarmentzen da bizi zerala
e(g)unero gosaldu gabe. (BIS)
J. Sarasua
Sebastianek preparatu du
gaurko gaberako guda,
herri danetan xestra piztutzen
nola pasatzen dun uda,
Eginek bihar ekarriko du
nahiz ta askok egin duda,
Lesakako errekan traba(t)uta
ballena bat agertu da. (BIS)