Bertsos - View details   To know more about this section

1990-07-08 Belauntza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-07-08 Belauntza Jaialdia
Conductor
Garmendia, Mikel
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Tourra ere hortxe ari da eta hementxe ditugu Indurain (S. Lizaso) eta Lejarreta (Peñagarikano).

Description

Melody
Orain hasi bihagu
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-07-08 Belauntza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Nahiz ta Marinok izan
Frantzia graziko,
amesten uzterikan
ez du mereziko,
al bada sartuko nauk
ni lehendabiziko,
hik etaparik ere ez
dek irabaziko.
Peñagarikano
Ni bastante aurrera
hor noa edadez,
inoiz baino hobeto
ni abilidadez,
egingo det apustu,
egingo det trabes:
Indurainen aurretik
ni Parisen baietz!
S. Lizaso
Horrelakoak dira
Marino(re)n ametsak,
gero kunplitu ez da
sortzen dira saltsak,
aurretik joatea
neri tokatzen zat,
itsu aurreko gisa
Once-koarentzat.
Peñagarikano
Indurain hau ez dabil
nigandik aparte,
baina nere aurretik
nik nahi dudan arte,
nere atzetik borra
Delgado ta Fuerte,
Marino bai dagola
delgado ta fuerte.
S. Lizaso
Sarri ez da berdina
uste ta emaitza,
Marino ez daukazu
garaikurra(re)n giltza,
eta entzun ezazu
naparraren hitza,
gazte ta hobea naiz,
alperrik zabiltza.
Peñagarikano
Biderako zatoa
eta bokadillo,
ta bizikletak badu
disdira ta brillo,
egiten ditut hainbat
kilometro pillo,
azkenik Marino(re)ntzat
mailot amarillo.
S. Lizaso
Erronka jotzea da
gauzik errezena,
uste al dezu horren
baldarra naizena?
Hankatan indarra ta
pedalka zuzena,
lehen Delgado nagusi
ta aurten gizena.
Peñagarikano
Gizena dagola ta
jotzen du orkesta,
azkar egingo diot
hemendik protesta,
gehitxo jaten du eta
kiloak gainezka,
honi eutsiko dion
bizikleta(r)ik ez da.
S. Lizaso
Haundigia nagola
honek esaten du,
begiratu hutsa(re)kin
hori nabarmendu,
ta bizikletak ezetz
Migel honi heldu,
hala (e)re bentajarik
ezin didak kendu.
Peñagarikano
Hori esango zu(e)nik
ez nuen usteko,
baina hau ez dabil, ez,
ni baino hobeto,
aukera haundiak dauzkat
nik irabazteko,
mokoa ona daukat
haizea mozteko.
S. Lizaso
Mokoa(re)kin ebaki
haizea(re)n bolada,
hori ekarri zuen
Marinok modara,
baina honen onena
aspaldi joana da,
aurki sartu behar duk
kotxe eskobara.
Peñagarikano
Kotxe eskobarikan
ez zaigu komeni,
iges egindo diot
nik Indurain honi,
ta Maillota nahi badek
soinean ipini,
laguntza eska ezaiok
hik gaur San Fermini.