Bertsos - View details   To know more about this section

1990-03-31 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-03-31 Amezketa Jaialdia
Conductor
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lizaso, hi Joxe Bidaguren haiz, marka berri bat jarri nai duena, ipurdiz intxaurrak puskatzen. Egaña, berriz, marka hori Guiness liburuan ipintzeko bidali duten ordezkari bat, ea homologatua den edo jakiteko.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-03-31 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Ni mutil trakets bat naiz
ta zu berriz maisu,
ni bijilatutzera
etorri zera zu,
intxaur hausten marka bat
jartzeko prest nazu,
hastera noa eta
begira ezazu. (BIS)
Egaña
Hau gauza xelebrea,
hauxe abentura,
nolanahi orain zerbait
datorkit burura,
rekorra eginez gero
tranparen kontura,
ez zerade sartuko
"Guinness" liburura. (BIS)
S. Lizaso
Tranpa gabe lanera
ekarri gaituzte,
ta horrekin ez izan
hainbat buruhauste,
ehun bat batera hautsi
ezetzik ez uste,
denak pila batean
jartzen badituzte. (BIS)
Egaña
Kriston ipurtalea,
kristorena hanka,
denak hautsi litzake
kinki eta kanka,
baina apurtzekotan
Guinesseko marka,
hautsi behar dituzu
banaka-banaka. (BIS)
S. Lizaso
Lehen ez nuen espero
horrelako lanik,
sarritan makurtzeko
ez daukat kemenik,
baina atzera ez dut
nik zertan eginik,
pausoan nijoala
puskatuko (d)itut nik. (BIS)
Egaña
Konfiantza dexentez
ari da kantatzen,
eta jendea berriz
pixkana juntatzen,
Sebastian kriston tranpa
ari da montatzen,
zulon sartutakoak
ez dute kontatzen. (BIS)
S. Lizaso
Hala ere ez zaitez
zu nitzaz kupida,
eta aldamenean
zai egon begira,
nahiz ale batzuk sartu
nere ipurdira,
puzkarra(re)kin batera
aterako dira. (BIS)
Egaña
Fuerte hasi zaigu ta
behar obeditu,
honek kontrarioak
nahi ditu gainditu,
puzkerra(re)kin atera
ez det entenditu,
marka bat egin nahi ta
bi egingo ditu. (BIS)
S. Lizaso
Lanean saiatzea
deritzat ontzako,
intxaurrak izango (d)ira
hemen denontzako,
ondo puskatu haiek
jendearentzako,
puzkar da guzikoak
Egañarentzako. (BIS)
Egaña
Inglesak hartu ditu
majina disgustu,
Gernikan maite dira
trabes ta apustu,
ordu bete(a)n hautsi du
berrehun bat hain justu,
ipurtmatrail horrekin
meriturik ez du. (BIS)