Bertsos - View details   To know more about this section

1990-04-07 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Jon Eizmendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-04-07 Hernani Jaialdia
Conductor
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Eizmendi, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda gauza
Proposed topic
Objetua: Jeringila bat.

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-04-07 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Jon Eizmendi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaur e(re) berriz zein ez da izango
drogaditoen kupiran?
Sobredosisak hildakoak e(re)
edo eroriak SIDAn,
gaur larunbatean bostak aldera
zoazte Hernanitik jiran,
hainbeste gazte ikusiko da
kale ertzean segiran,
ezin asmatu bizirik hiltzen
edo hilak piztu diran.

Jeringilak e(re) gaitzaz batera
zenbat utzi ditun larri...
Ospitaleko argi urdinaz
itsuak eta elbarri,
baina hala ere gorputza nekez
oraindik gehio(re)n egarri,
gure heroinak bere eskutik
jaso ditu beldurgarri,
harek aspaldi e(ra)rnandakoak
berriz ez zitun ekarri.

Hirugarrena kantatzea(re)kin
nik behar nuke bukatu,
nahiz ta honetaz bat hitzegiten
ezin den be(reha)la nekatu,
zuek guziok badakizute
osasunarekin jokatu,
lehenago hortan sartutakoak
ez bitez berriz drogatu,
eta zaudeten gazte maiteak
ez zazutela probatu.