Bertsos - View details To know more about this section
1988-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Xabier Amuriza, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano
Bertsoa entzun |
1988-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Xabier Amuriza, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Alkat
Inauteriak izango dira
da momentu egokia,
dibersiua nahi degu ta
Zestua bauxe tokia,
nere partetik karnabal hontan
nola irabaz ogia,
naiz txikia dagon gorputzez
aukera diot Sofia. (BIS)
Lazkao-Txiki
Udaberriko atean gaude
Inaut eta kamabala,
badakizute garai bateko
oituren ondoren dala,
eta pentsatu gaur Zestora
pozik etorri gerala,
Guardia Zibilen buru dana
ta nere senar makala. (BIS)
Lazkano
Hola nahi gendun erakustea
Nafarroako mafia,
gisa hortara azaldutzeko
izan degu korajia,
nahiko panpoxa prestatu zaigu
nere emazte Sofia,
edozeinekin oiratuko da
eta ez diteke fia. (BIS)
Amuriza
Basa jauna ta bere erregina
dabiltza alkarren jiran,
nik kapitana lagundutzeko
Madrilen konforme ziran,
harriturikan jende guzia
Iruñan dator segidan,
pentsaturikan negu gorrian
San Ferminak ote diran. (BIS)
Alkat
Nafarro hortan zertako egon
lege batzuen esklabo
Sofia daukat aldean eta
hemen lorietan nago,
Guardi Zibilen buruzagia
bizahardunetan hor dago,
da Juan Carlosek badauka tripa
burua baino gehiago. (BIS)
Lazkao-Txiki
Nere senar dan Juan Carlos hauxe
ez da berotzen erreza,
da oraingoan eraman behar
uste ez duen sorpresa,
seme bat izan nahi ta ezin nuen
ta banuen hainbat presa,
Felipe printzipea zurea
danik ez zazula pentsa. (BIS)
Lazkano
Emaztea ta biok gauden gu
Nafarroarako prestu,
eta bidai bat hain dotorea
Nafarroak digu babestu,
hori guzia Espaini dela
hau esana du hain juxtu,
ahalegin danak e(g)in ditut baina,
denak ez dote sinestu. (BIS)
Amuriza
Horra errege ta erregina
susmoa nuan bezela,
hor esan dute komandoren bat
Iruñan badabilela,
hori holan bada nik zer egina
pentsatuko det berela,
alde egingo det eta Urralburuk
defenditu zaitzatela. (BIS)
Alkat
Entzun dutana nik aitortzera
hemen indaike mentura,
zibil horien buruzagiak
emaiten bait naut bildurra,
kolorek beltzak ilerik gabe
ikusten dira agura,
hemen dagonak noski badute
atso zahar baten itxura. (BIS)
Lazkao-Txiki
Urralbururen apelidua
ez al degu euskalduna?
Ta gezurra da erregearen
aurrean esan zuna,
zuk esan zendun: espainarra naiz,
hoi da arrazoi astuna,
buru galanta badezu baina
bate balio ez duna. (BIS)
Lazkano
Aldez aurretik entzuna nuen
Urralbururen erronka,
gure Espaina indartutzeko
nahi zula egin borroka,
baina juanda gustoko festa
neretzako ez zait toka,
pagatutako lau extremeño
bakarrik ziran txaloka. (BIS)
Amuriza
Lau extremeño txaloka eta
guardi zibilak algara,
Inauteriak baino lehenago
hola ibiliak gara,
beneberita naizenez gero
zer egingo detan hara:
Juan Carlos bota eskolara ta
Urralburu Herrerara. (BIS)