Bertsos - View details   To know more about this section

1988-01-08 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-01-08 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Egañak drogak eraginda gizon bat hil du eta kartzelan dagoenean hainbeste konseju on emandako ama doa bisitatzera.

Description

Melody
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-01-08 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarasua
Txiki txikitan txintxoa zinan
esandako ta hitzeko,
mila konseju hartua zendun
arrastoan ibiltzeko,
gero urteak etorri ziran
zu hola erabiltzeko,
droga pixka bat nahikoa al zan
gizon bat hola hiltzeko?
Egaña
Gutxitan egin ta erritan hasi
hori ez da balekua,
hemendik kanpo egotearren
jarriko nuke lepua,
konseju haiek nere barruan
bazuten bere lekua,
baina bizitza ez da gertatu
zuk esan bezalakua.
Sarasua
Lan askorekin zinan txikitan
bide onera emana,
baina bakoitzak eduki ohi du
txarrerako bide bana,
madarikatu izan dedila
heroina edo dana,
urte betean hondatu baidu
hogei urtetako lana.
Egaña
Nahiago nuke egongo banitz
amatxo zure onduan,
droga kontutan sartu ninduten
txotxolo baten moduan,
droga partitzen zigun tipoa
dudarik gabe hil nuan,
ni gaizki nago baina bera (e)re
han dabil beste munduan.
Sarasua
Beraz bera ere hil duzu baina
zu ere zara akabo,
hainbeste urtetan egon beharko
kartzela zainen esklabo,
hemendik aurre izan zaitia
inoiz baino fuerteago,
hemen ez zaituzte maitatuko ta
amatxok baino gehiago.
Egaña
Eskarmentu bat eman digute
kontuz ibili gaitezan,
mundu horretan sartuta gero
ateratzeko perezan,
droga nahiko da gizasemeak
juizioa galdu dezan,
nere bi anai txikiagoei
kontuz ibiltzeko esan.