Bertsos - View details   To know more about this section

1989-05-24 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-05-24 Oñati Jaialdia
Conductor
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Authors
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Lazkano, Imanol
Lizaso, Sebastian
Mendizabal, Mikel
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Sebastian Lizaso eta Lazkano Azpeitiarrak izanik eta Mendizabal eta Lazkao-Txiki Goierritarrak, nor dira hobeak Goierritarrak edo Azpeitiarrak?

Description

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-05-24 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Bi puntu ditun kopla berekin
hoiek gauza nabarmenak,
gu laurok ere lan motx hoeitan
ez ote gera onenak.
Mendizabal
Lazkao-Txiki txapelketa hontan
zuk badakizu zer ekin,
nik Lizaso hau dominauko det
zuk Lazkanorena egin.
Lazkano
Aspalditikan ezagutzen det
Goierritarren eskola,
ez dira txarrak beraiek baina
askoz hobea Urola.
Lazkao-Txiki
Lizasorena e(g)ingo dezula
ta Lazkano honena nik,
baina Tolosan ez dek saldutzen
Lazkanorentzat txapelik.
S. Lizaso
Koplak eskea berekin dakar
zergatik jarri aitzaki,
Mendizabal ijito-herrikoa
eta eskean badaki.
Mendizabal
Hau dominatu behar detela
ta esango det berela,
David txikiak Goliat haundia
dominatu zun bezela.
Lazkano
Lazkao-Txiki ez famatzea
Mikel egin zak mesede,
zer balio dik pottoka onak
urrezkua bada ere.
Lazkao-Txiki
Lazkao-Txiki fina dalako
Lazkanok hartzen du pena,
frasko txikitan gorde oi ditek
koloniarik onena.
S. Lizaso
Frasko txikiak aipatzen hemen
aizak kontuz ibili a(d)i,
kolonia han gorde oi ditek
ta benenoa ere bai.
Mendizabal
Pisuz txikiak gerala eta
ez zaitez ipini triste,
lepotik gora bagera biok
kabezudo hauek hainbeste.
Lazkano
Bejondaikela ai Sebastian
zuzen jokatu dek hortik,
koloniatik hainbeste honek
bai zebilkik benenotik.
Lazkao-Txiki
Lizasorekin txoratutzen naiz
honekin harritzen nago,
zer jakinduri, honen burua
dana beteta badago!
S. Lizaso
Bere burua fintzat eskeintzen
Lazkao-Txikin bizitza,
baina aspaldi salduko zan han
hain fina izan balitza.
Mendizabal
Esaera zaharrak esaten duna
gogora beharra dago,
«aza buruak geroz da haundigo
geroz eta ustelago».
Lazkano
Lazkao-Txiki arrazoi dezu
ongi nabil jakinduriz,
eta eskola emango dizut
horrexen faltan bazabiltz.
Lazkao-Txiki
Lizaso ere hasita dago
ne(r)i desaireak ematen,
eta saltzen dan gizona ez dek
behinere fina izaten.
S. Lizaso
Zer arraiotan abituko naiz:
lehengo bidetik ihesi,
preziorik e(re) ez daukat eta
saltzerik ez du merezi.
Mendizabal
Zu txapelketan ez zera irtengo
hala (e)re ez zaio inporta,
neu bakarrik joango bai naiz
beste bi hauen kontra.
Lazkano
Lazko-Txiki petraldurikan
hasi zaigu atakean,
zer egingo da, han normala da,
mutil koskorren tartean.
Lazkao-Txiki
Era hontako asto pareak
ikusi ditut gutxitan,
ai zer feria Zumarragan bai
aurtengo Santa Luzitan.
S. Lizaso
Neri astoa esaten hemen
aizak zergatik ari haiz?
Bizkarrera ez zait igoko
baldin makurtzen ez banaiz.
Mendizabal
Azpeititikan etorri zaigu
bikote izugarria,
hauek txapela baino hobe du(t)e
buru gainen uztarria.
Lazkano
Astoak gera mardulak eta
jinete hauek kaxkarrak,
karga haundiko ez baldin bada
salto e(g)ingo du astarrak.
Lazkao-Txiki
Asto gainera ni igotzeko
makurtu beharrik ote da,
zu altxatutzen kostatuko da
makurtzen baldin bazera.
S. Lizaso
Beraz haundia eta baldarra
aldamenetik igarri,
erortzen banaiz itoko zaitut
eta parean ez jarri.
Mendizabal
Nahi badute (e)re jokako diegu
hauei bieri korrika,
ni lehenbailehen joango nintzake
zu gainean ipinita.
Lazkano
Lazkao-Txiki gure gainean
ibili zaitez kontuan,
ipurdiz gora jaurtiko zaitut
lehenengo ipur saltuan.
Lazkao-Txiki
Eta Lizaso gure astoa
ez da etorri itxusi,
preparatuta daukagu hemen
bere kabrestu ta guzi.