Bertsos - View details   To know more about this section

1989-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-04-01 Zumaia Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Azkeneko lau bat hilabetetan Xabier Amurizak, eztarritik izurraturik egon ondoren, ebakuntza baten beharra izan du. Hori jakin ondoren gai-jartzaileak Sebastian Lizasori galdetu zion Amurizaren berririk bazeukan.

Description

Melody
Mundu honetan holako gauzak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Joan dan astean bisita nion
nik Xabierri egina,
kontatu zidan nolakoa zan
barrenean zuen mina,
neroni ere pasia naiz ta
hargatik nago jakina,
gari artean txoriak gosez
gauza tristea da baina,
tristeago da bertsolariak
kantatu nahi ta ezina.

Hura isilik ta gu kantari
sortzen da hainbat kontraste,
egun bakarra ez daramaki
baizikan hainbeste aste,
neuk esan nion Zumaira ere
joan behar diat laister,
hura zuetaz ahaztu danik
arren ez zazute uste,
bera zuetaz oroitzen baida
zuek berataz hainbeste.

Zoritxarrean gaitzak jarria
eztarrian maratila,
medikuak e(re) pasatu ditu
nik ez dakit zenbat mila,
joan dan astean operatu zan
konponketa baten bila,
sendatzearren dago etxean
oraindik ere debila,
beste gauzarik ez det eskatzen
azkar sendatu dadila.