Bertsos - View details   To know more about this section

1989-04-29 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Agirre "Bitti", Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-04-29 Legazpi Jaialdia
Conductor
Matxinandiarena, Jokin
Bertsolaris / Authors
Agirre, Bittor "Bitti"
Egaña, Andoni
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Joan den astean Luis del Olmok ikastolei buruz egindako programan agertu ziren eritziei buruz zer diozue?

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-04-29 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Agirre "Bitti", Andoni Egaña

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Ikastolaren aurka aritu
zaizkigu jo eta hautsi,
mingain dexente daukate baina
juizioa nahiko gutxi,
ni hiru urtez hasi nintzan da
bastante gerora utzi,
ta neri behintzat han ez zidaten
holakorik erakutsi. (BIS)
B. Agirre
Jende horreri ez dakit nola
nik hemendikan hitzegin,
gu oinperatzen egiten dute
hoiek nahikoa ahalegin,
berak ez dute pentsatzen baina
guri digute hutsegin,
buru arinak dirade hoiek
eta kasorik ez egin. (BIS)
Egaña
Del Olmo berak ez al du bultza
triska eta sesiua,
bera zan buru irrati hortan
beste batzun soziua,
ikastoletan ikasi degu
maitasunan desiua,
Del Olmok pozik hartuko luke
gure edukaziua. (BIS)
B. Agirre
Guk nahi deguna egiten behintzat
ez dezala galerazi,
erantzun onik nere eritziz
gizonak ez du merezi,
gu euskaldunak goi mailan honek
ezin gaitu ikusi,
pakean utziko baliguke
beretzat e(re) hobe kasi. (BIS)
Egaña
Euskaldungoak ez ote degu
horrenbeste kategori,
pertsona horren lur eskasean
ez gaitezean erori,
nik anormala deituko nion
gustora Luis del Olmori,
anormalentzat burla haundia
izango ez balitz hori. (BIS)
B. Agirre
Horrentzat hemen arrazoi onik
ez da batere izango,
orain da beti Del Olmo hori
gure aurka da egongo,
edukatu ta errespetoa
behar du berak lehenengo,
Donostin bizi izana balitz
ez zuen hon esango. (BIS)