Bertsos - View details   To know more about this section

1989-01-14 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-01-14 Ondarroa Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Sarasua, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Biok baso-gizonak zarete. J.Sarasua motozerrarekin dabil eta S. Lizaso pinuari bultzaka. Pinua jauzten denean biok azpian zapaldu zaituzte.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-01-14 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Sarasua

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso
Ustez txiki hau nuen
lan honetan maisu,
azkenik hemen nago
hasarre jo ta su,
okerraren erruak
zerorrek dituzu,
kontrako aldetikan
zeuk ebaki dezu.
J.Sarasua
Ebakitzen neribilen
ahalegin guztian,
baina Lizaso jauna
mugitzen hastian,
jauzi da eta nago
egoera tristian,
hau pinu azpian da
ni bere azpian.
S. Lizaso
Ez da horrela izan
mendiko ekintza,
albora botatzea
naiz izan baldintza,
berritxu txiki hau zait
lotsagabe mintza,
tortila eginda zegon
azpian balitza.
J. Sarasua
Egundoko pinua
jauzi da gainetik,
eta ezin ihesi
nik aldamenetik,
joateko plana ere
egin behar det nik
Sebastian Lizasoren
bizarren tartetik.
S. Lizaso
Ofizioan ez du honek
uste hainbat arte,
ta horrek sortu digu
makina bat kalte,
txikia hobe zera ta
gertutik aparte,
zoaz aman ondora
gizon egin arte.
J. Sarasua
Ondo ebakitzea
hori degu aran,
baina pinu handia
jauzi egin da rau,
suertea ere izan dut
esan behar det hau:
Lizason tripa zarrak
amortiguatu nau.
S. Lizaso
Nahiz ematen dun honek
dala belauniko,
zutik da baina ez da
gehiegi jaikiko,
motozerra ez zuen
ondo ibiliko,
nik bultza ez banion,
ez zan eroriko.
J. Sarasua
Azpian enterrauta
hemen nago sakon,
inoiz ez det ezagutu
horrelako gizon,
Lizaso alperrakin
seguru nor egon,
pinua mozten ere
puruakin zegon.
S. Lizaso
Nahiz eta ez eduki
langile tankera,
nik bultza ta pinua
erori da bera,
hizketan ari zera
aldrebes antzera,
lurpean da bizirik
satorra al zera?
J. Sarasua
Azkenean irten naiz
hemendik aparte,
era herrira noa
Sebastian maite,
ta herrian grua bat
nik bilatu arte,
pinu azpian geldi,
izorratu zaite.