Bertsos - View details   To know more about this section

1991-03-23 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Mikel Mendizabal, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-03-23 Bergara Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Mendizabal, Mikel
Sarasua, Jon
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Hirurok Korrikako testigua harturik ibili zarete. Mendizabal, Nafarroan; Egaña, Araban eta Sarasua, Gipuzkoan.

Description

Melody
Oihan beltzean zoinen eder den
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-03-23 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Mikel Mendizabal, Jon Sarasua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal
Aste honetan korri egiteko
hartu izan degu beta,
nik Nafarroan eskeini ditut
ez dakit ba zenbat buelta.
Testigu hori nun ote dabil?
Bihar Baionan da meta,
baina momentuz ni hemen nago
agujetakin beteta.
Egaña
Ni ere nota ibili naizen
esan nahi nuke ahal bada,
majina etxe erdaldunetan
joa det nere aldaba,
testiguakin halare harto
zeharkatu det Araba,
besteak aina gertatu dadin
zazpigarrengo alaba.
Sarasua
Iruña eta Gasteiz aldean
ai zer hizkuntza harrotza,
batek pasata aurpegia ere
jartzen da gorri ta lotsa,
Gipuzko aldean entzuten dut nik
arabeen hizkuntza hotza,
gure hizkuntza dagon tokian
dago Euskadiko bihotza.
Mendizabal
Testigu hortan bidean dator
euskeraren esperantza,
Nafarro, Araba, Bizkai, Gipuzko,
bihar doa Baionarantza,
zapatila edo botak jantzita
mugi eskuk, zangoak altxa,
ia pixka bat aurreratzen dan
gure euskeraren martxa.
Egaña
Esan digute Araban ez da
ez gu edo-ta gutarrik,
probintzi hortan gure hizkuntzak
ez omen dula indarrik,
Gipuzkon bildu ziran bost mila,
Araban berrehun bakarrik,
baina ahal duna egiten dunak
ez du lotsatu beharrik.
Sarasua
Aldeko hitzak errezak dira
kontra jardun nahi dut fuerte,
gure herriko agintaritza
Gasteiz ta Iruñak dine,
Urralburu ta Ardantza daude
bertan gobernu alkate,
eta ez batak, ta ez besteak
korrika ez dute maite.
Mendizabal
Pasatu ditu hainbat aldapa
zelai eta karretera,
Gasteizetik abitu eta
bihar Baiona aldera
iritsi arren ez da bukatzen
gure euskeraren karrera,
Euskal Herria atzetik dula
segi dezala aurrera.
Egaña
Gu ez gerade Gipuzko baina
hori da egi jakina,
bi probintzia tentatutzeko
Sarasuak duen grina,
Urralburu ta Ardantzari buruz,
bota du egi gordina,
baina herria ta agintea
ez dituk gauza berdina.
Sarasua
Ez zuen noski arrazoi gutxi
Andonik esan duenak,
erretiratu egingo ditut
leben esan ditudan denak,
gure lurralde honetan daude
korrikalari onenak,
eta Bergaran gehiegi daude
paralitiko daudenak.