Bertsos - View details   To know more about this section

1991-04-05 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-04-05 Zumaia Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jon, Tafalla aldeko euskaldun berria haiz eta hire euskara hobetu nahiean Sebastian baserritarraren etxean sartu haiz, baserriko lanetan laguntzeko prest hago gutxienez pare bat hilabetean.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-04-05 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia
Nik euskerakin hisegiten det
ta castellano pensasen,
oso gustora ez aritu ta
nahiko ondo manejasen,
morrosko sarra ikusi hori
gustora kontua harsen,
ni sure baserri sahar horretan
posik nahi det praktikasen.
S. Lizaso
Ongi etorri ematen diot
Tafallatik datorrenai,
nabarmentzen da gizarajoak
behar du hainbat ikaskai,
udaberrian gure etxera
aizak etorri ai lasai,
hemen euskeraz ikasiko dek
eta lanean ere bai.
Maia
Ni lanerako ez naiz etorri
intentziorik onenaz,
baizik baskuentzez hitzegiteko
era hortako kemenaz,
guk Erriberan hizkuntza hortan
hitzegiten den apenas,
baina nik beti esango diat:
"Soy vasco hasta las venas".
S. Lizaso
ltxura danez gaztea ez da
lanerako amorruan,
gure etxean oporrak pasa
asmo hori da barruan,
lan deirikan uler ezean
euskeraz esandakuan,
dioska baten esan beharko
entenditzeko moduan.
Maia
Hau baserriko morrosko zaharra,
han Perurena berbera,
hauxe da nere bizi kaxkarran
izango detan aukera,
dirudienez analfabeto
hutsak hemen bildu gera
hik nei euskera erakutsi ta
nik hiri berriz erdera.
S. Lizaso
Gaztea da ta luzea eta
dotorea du gorputza,
baina jenio harroa dauka
horra kolpetik zaputza,
euskaldun batzuk erotzen gaituk
ta beiratzean goruntza,
ederki asko egiten degu
Erriberako hizkuntza.
Maia
Ai hizkuntza bat eta bestea
ez hitzakela nahasi,
behetikan gora etorri nauk ta
txarrikan ez det merezi,
esan dekena basko guztiei
egin die hainbat grazi,
komeni ez zaiten gauzikan behintzat
ez niake nahi ikasi.
Lizaso
Kontuak kontu haserretzerik
behintzat ez diat espero,
hala nahi badek egin hinteke
gure etxeko bezero,
ta erakusten saiatuko nauk
hik nahi badek egunero,
lehenen mintzatzen ikasi ezak
alfabetatu ai gero.