Bertsos - View details To know more about this section
1991-06-23 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Joxe Angel Salegi "Lizarreta"
Bertsoa entzun |
1991-06-23 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Joxe Angel Salegi "Lizarreta"
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lizarreta
Izerdiaren menpe hor det nik
urte guztia betea,
eta honek berriz estudioan
bizimodu arlotea,
hiru hilabete oporrak honek,
nik berriz hilabetea,
jaunak hauxen da desgrazia ni
langilea izatea.
Igor Elortza
Bizitza hontan eginak daude
holako hainbat akordu,
abuztura arte lanean pasa
beharko zuk hainbat ordu,
ta nik oporrak igaro nahian
hainbat eta hainbat modu,
bizitza hola egina dago
ta zer egingo diogu?
Lizarreta
Galtzekoa edo tristea beti
langile baten kasua,
zuk eskolatik igesi beti
emana dezu pausua,
nik hilabete ta zuk hiruko
saria dezu jasua,
alperkerian daramakizu
zeure bizitza osua.
Igor Elortza
Aspaldidanik egina dago
bizitzarako planoa,
nire nahi denak esplika nahian
oraintxe badut asmoa,
hondartza aldera joango naiz ta
han ondo pasatzen noa,
zuk makinetan, nik eguzkitan,
pasako degu beroa.
Lizarreta
Bizitza beltz hau eta ez daukat
hobetzeko esperantza,
sasoi honekin itxaropena
jaitxia daukat beherantza,
seko alperra gaurko gazte hau
bukatua zait zalantza,
honek daukana esku legunak
eta aurpegia latza.
Igor Elortza
Nahiz ta zuk izan oraingoz behintzat
nik ez dakit zenbat traba,
zer egin nolan pentsatzen nago
ni berriz egun ta gaba,
oraintxe bertan joan behar naiz
Canarias-ko hondartzara,
abuztuaren lehen astean
hantxe ikusiko gara.