Bertsos - View details   To know more about this section

1991-09-07 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-09-07 Ordizia Jaialdia
Conductor
Ormazabal, Joxean
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zergatik ari dira astoak gutxitzen?

Description

Melody
Eguna pasa nekean eta
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-09-07 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Astoak zerbait gutxitu dira
hau ez dago ukatzerik,
nola ez dagon era zaharrean
beti hemen jokatzerik,
garai batean ez zan izaten
asto gabeko etxerik,
baina orduan mendira ez zan
kamino eta kotxerik. (BIS)

Zaharrak geranak lehengo kontuak
ez dauzkagu ahaztuak,
urte gutxian jarri dirade
hemen bazterrak nahastuak,
badakizute sortu dirala
tratore eta trastuak,
horregatikan bakandu dira
zaldiak eta astuak. (BIS)

Garai batean astuak ere
bazuen nahiko meritu,
baina itxura danez oin ezin
horrekin lanean aritu,
balaz ta guzti asto faltarik
neri ez zait iruditu,
lau hankakoak bakandu dira
ta bikoak ugaritu. (BIS)