Bertsos - View details   To know more about this section

1991-02-23 Eskoriatza Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-02-23 Eskoriatza Jaialdia
Conductor
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Authors
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lazkano, Imanol
Lizaso, Sebastian
Lopategi, Jon
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Gipuzkoarrak eta bizkaitarrak batak besteen aurka.

Description

Melody
Arratsalde on lehendabizitik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-02-23 Eskoriatza Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Jon Lopategi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Gipuzkoan dan bertso giroa
Eskoriatzan nabari,
gaur bezelaxe lurralde hontan
sarri dabiltza kantari,
bikote honek guk hainbeste zor
badio Gipuzkoari,
Ermutik honuntz egin baiziran
gizon eta bertsolari. (BIS)
Mañukorta
Hainbat entzule jarrita daude
arpei argikin juzkuan,
bizkaitar hauek egiten dote
gaur bertsotan tajuzkuan,
edozer gauza esaten degu
oso izate freskuan,
gu ez bagina bertso jairikan
ez daukagu Gipuzkuan. (BIS)
Lazkano
Sebastianek gauzak gaur nahiko
garbi ez al ditu jarri?
Isilik egon balitza ere
edonork leike igarri,
Extremeinuen tankera ere
eman izan diet sarri,
"Mi tierra" onena kantatu baina
Gipuzkoara etorri. (BIS)
Lopategi
Gipuzkoara etorri eta
hemengo marka hauek lehertu,
gu bezelako abildadeko
gizonik ez baida sortu,
hemengo jende dena zerbitzen
beti gaituzue gertu,
Gipuzkoatik Enmutik harmitz
gizonik ez da agertu. (BIS)
S. Lizaso
Beti bezela hasi dirade
hauek arrazoi arinez,
bat izan eta bestea esan
jartzen naute tripa minez,
bizkaitar hauek nola dabiltzan
aitortu behar del zinez,
ipurtargian pare izanda
farolan plantak eginez. (BIS)
Mañukorta
Bertso jatorrak kantatze'izkiau
umore onakin tin-tin,
hai berdin-berdin mendi gainian
da berdin-berdin Donostin,
umore ona ipintzen diau
berdin egin hainbat mitin,
gu apurtzeko semerik amak
oindik ez dik ein Azpeitin. (BIS)
Lazkano
Hobea luke Mañu jaunak'e
joango balitz Azpeitira,
bera ta bere lagunak ere
hango inbiriz badira,
gure inguruan dabiltzatako
nahiko gizon egin dira,
oinez ere ia abaztu zitzaien
hemen ibili ez balira. (BIS)
Lopategi
Etorri ginen dirudienez
beste hauentzat kaltean,
Gipuzkoako bihotz guztiak
genduzen borondatean,
eta geroztik ezin ibili
guregandik apartean,
Gipuzko dena ilun zegoen
gu bona etorri artean. (BIS)
S. Lizaso
Gipuzkoa lehen iluna bazan
"Beltza" etorri ta beltzago,
bide hortatik segi ezkero
Gipuzkoa ere akabo,
baina Mañu tartean daukagu,
horrekin konforme nago,
baldin eta etorri ez balitz,
zirkorik ez zan izango. (BIS)
Mañukorta
Bizkaitar hauek kantatze'ituzte
bertso sakon da gozuak,
akatsik ere arrostoik ere
negurriz oso-osuak,
horregatikan maita gaitu gu
gaur Euskal Herri osuak,
zirkua egiten duk dakigu ta
hauek dira pailasuak. (BIS)
Lazkano
Pailasoena dotore egin
jaiotzatikan izaki,
lehenago ere horrela zala
aspaldi zan erabaki,
inuzentzian han bizi dala
inork dudarik ez etiki,
etxetik ezin liteke irten
nolakua dan baleki. (BIS)
Lopategi
Zelebrea da itxuraz eta
arrazoietan gizena,
esaten dute Gregorio hori
duela bere izena,
Sebastianek azaltzen digu
kolorez beltza naizena,
ikatzarekin sortu bait da
beti su-gar biziena. (BIS)