Bertsos - View details   To know more about this section

1991-06-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-06-08 Tolosa Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Garmendia, Txomin
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Mañukorta, Zabale trikitilari txapelduna zen; Garmendia, Imuntzo, txapeldun izan nahi izan zuena; eta Peñagarikano, Tapia, bi aldiz txapelduna izana, baina aurkeztu ez dena. Zer pasa da aurtengo trikitilari txapelketan?

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-06-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta
Gure lagun Tapiak
egin zigun kale,
Imuntzo berriz hemen
basarri ta kale,
ni soinuari ondo
beti jo ta dale,
horregatik txapeldun
daukagu Zabale. (BIS)
Garmendia
Nahi gabeak badira
txapelketa baten,
ni're behar dan lekura
ez bainitzan juten,
Zabale nagusi da
noski bai aurten,
Tapia hau bildurrez
ez zitzaigun erten. (BIS)
Peñagarikano
Txapela nahi zuena
nik daukat albuan,
eta esan duena
hartu det goguan,
txapelak behar zuen
Imuntzon buruan,
harta buruko kalba
tapatuko zuan. (BIS)
Mañukorta
Ai Zabale anaien
soinua jotia,
herri guztia dute
begire botia,
eta zertarako da
gaur hola egotia,
nere erdia ez da
gaurkoan Tapia. (BIS)
Garmendia
Zabalek berekin da
hainbeste atsegin,
soinua han jo zigun
txukun eta gordin,
lmuntzok berriz bazun
berekin nahiko min
Txapelketa juan gabe
zertako hitzegin? (BIS)
Peñagarikano
Lehen ere bi txapel,
nago guztiz bapo,
nolaz ez naizen joan
esplika beharko,
Tapia ez zan gelditu
bildurtu zalako,
baizikan juradoa
kontra zeukalako. (BIS)
Mañukorta
Juradua zun kontra
bertsuan entzunak,
galtzen hasi zaizkio
lehen zitun zentzunak,
ondo aditu zazu
nere erantzunak,
txapelik ez du behar
bururik ez dunak. (BIS)
Garmendia
Imuntzok badauka bai
makina bat pena,
baina lasai ez dago
Tapian barrena,
Zabale erten zaigu
aurtengon onena,
txapelketa joan behar da
balio duena. (BIS)
Peñagarikano
Imuntzo hau jardun zan
dale eta dale,
ta jendea txaloka
esan arte bate,
ta horrek fandangoan
egin zuen kale,
hala ta guztiz ere
txapeldun Zabale. (BIS)