Bertsos - View details   To know more about this section

1991-03-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-03-18 Tolosa Jaialdia
Conductor
Irazustabarrena, Felix
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Asko eztabaidatzen da gaur egun egiten den bertsolaritza ere. Saio bakoitzetik batzuk beti gustora ateratzen dira eta beste zenbait berriz kritiko. Zuek nola ikusten duzue?

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-03-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia
Saioa buka ta beti gaude
besteen kritikaren zai,
askoi ez zaie asko axoIa
beste batzuk inoiz lasai,
jende aurrean bertsolariak
inoiz ezin da hartu jai,
dakinak asko bitzegiten du,
ez dakienak ere bai. (BIS)
Lazkano
Zalantzik gabe kritika degu
gaur egunean gauz ona,
nahiz da batzutan hondatzen digun
bakoitzak daukagun sona,
eginarekin nekez konforme
gelditutzen da gizona,
eta norbera konformatzea
ez al da peligrosona. (BIS)
Maia
Arriskutsua da bai Imanol
konformistaren jarduna,
konformista hori izaten baida
bizi lasaian laguna,
gure lana hor sarri daukagu
mikatza era astuna,
kritika onena beti izaten da
nor berak egiten duna. (BIS)
Lazkano
Geure ustetan jardunagatik
luzitu nahian jo ta ke,
uste gabean egiten degu
makina bat saio merke,
horregatikan ni ez naiz hasten
neure alabantzan eske,
txaloan partez txistuak ere
nahi bada jo ditezke. (BIS)
Maia
Aspaldi honetan sufritzen degu
gure nahi eta ezinez,
onenak ere horrelakuak
baditu sinistu zinez,
hala la guztiz aspertu gera
era hontako mitinez,
azkenik beti gertatzen baida
hitzegin eta egin ez. (BIS)
Lazkano
Maia gaztea aitona baten
kontseju on hau zuk hartu,
ikusten zaitut eta bertsotan
buka zenezake altu,
baina ez dala inoiz nahikua
behar dezu konturatu,
saio onena eginda ere
zeu ez zaitez konformatu. (BIS)