Bertsos - View details   To know more about this section

1991-08-25 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Sarasua

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-08-25 Bilbo Plaza librea
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Xabier
Sarasua, Jon
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean
Gaiari oharrak
Bilboko Aste nagusiaz aritu ziren eta Bilboko bertso-saioez. Gero gai libreko
bertsogintzaz.

Description

Melody
Iparragirre abila dela
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-08-25 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Sarasua

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua
Bertso kantari mordo bat dago
gain hontatik pasatuta,
hau bertsoaren katedral dela
ote zaude pentsatuta,
askatasun osoan
Xabierrek bertsoan
konfiantzarik ez du-ta
bertso erdiak ekarri ditu
etxetik preparatuta. (BIS)
Amuriza
Astean zehar zazpi saio ta
gu zortzigarren nunbaiten,
ze lorratz hartu ote dau honek
erbi txakur izan daiten,
lan egin dot etxean
zer egin ostantzean?
Preparauta nator aurten,
bestela gauza zaila da hemen
orijinalak izaten. (BIS)
J. Sarasua
Originalak izan nahi dugu
bertsotan isildu arte,
baina guztiok berdin ez dogu
gure gurari hau bete,
aizu Xabier denborak
joerak eta modak
barkamenikan ez dute,
zu orijinala izan zinen
orain dela hamar urte. (BIS)
Amuriza
Orijinala izan ala ez
koska latza dago hemen,
gaur hamar urte izan banintzan
ia gaur zer sortutzen den,
saioak egunero
antolatuta gero
edozer dago nabarmen
barriro entzun beharko dogu
masokistak ete garen. (BIS)
J. Sarasua
Zortzi bat urte hartu dituzte
saioak antolatzeko,
asmoa zuten bertsolariak
gehientsunak ekartzeko,
hoiek pasatu ziren
gu biok gaude hemen
azken bi izar antzeko,
txit masokista izan behar da
beste danei entzuteko. (BIS)
Amuriza
Aurretik hainbat bertso saio ta
hainbat neurri ta karrera,
Bilboko jaiak beti izan dabe
bertsoarentzat arrera,
eta gu gatoz hemen
Bilintxek esan zuen
zaldi zaharraren antzera
azken egunez aurreko lagun
guzien kakak biltzera. (BIS)
J. Sarasua
Zazpi bat egun pasa dituzte
saio eskasak entzuten,
ta onak ere tokatu behar
dira halakoren baten,
egun guzti hauetan
mikroforto hontan bertan
zenbat bertso entzun duten!
Berotze ariketak ziren hoiek
gurea uler dezaten. (BIS)
Amuriza
Hau Giputxa da ta fanfarroia
hori Azpeitin ikasi,
berak hori esan baino lehenago
igarri dautsat lehenbizi,
beste guztiak txarrak,
gu gara gaur izarrak,
ta arrazoi dauka kasi,
onik ez dabe ulertuko ta
txarrak ez dabe merezi. (BIS)
J.Sarasua
Amuritzaren moda berriak
barruan sartu dit harra,
askatasun osoan gendun gaur
guk gure lema bakarra,
buru gogor zaude zu,
ta bultzatu nahi duzu
libreko moda hain zaharra,
hola ez gera inoiz izango
telebistako izarra. (BIS)
Amuriza
Nik izarrari dei egin eta
honek bertan jo du txilina,
nire ohituraz esan dauana
ez da bate atsegina,
Lizaso edo Peña,
Sarasua, Egaña,
lurretara joan dedila,
telebista hori beti izan da
tonto samarren pantaila. (BIS)