Bertsos - View details   To know more about this section

1991-01-05 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-01-05 Antzuola Jaialdia
Conductor
Kortabarria, Jesus "Kaxeta"
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Duela bi hilabete Egañak istripu bat izan zuen nahiko larria eta eritetxera eraman zuten. Hango mediku taldearen buru zenak, S. Lizasok, erabaki zuen aurrera aterako bazen, zangoa moztu beharra zegoela, baina gaur Andonik jakin du zango hori moztu gabe atera zitekeela.

Description

Melody
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-01-05 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Mediku honek mingainan puntan
azaltzen du nahiko kemen,
baina kontuak izaten ditu
hitzegin eta ondoren,
jakin dedanez premizko ez zen
zauria egin zendun hemen,
zuk izandako utzikeriak
hara nola utzi nauen.
S. Lizaso
Eritetxera estu ta larri
elkarri zuten Egaña,
nik al nuena saiatu nintzan
horretan zertan engaina,
hanka bat kendu eta osatu
egin zezaken tamaina,
hanka motz bizi hobea baita
bi hankarekin hil baina.
A. Egaña
Halare ez zen zuzena izan
zuk egindako ekintza,
moztu beharrik ez omen zegon
halaxe erazun det hitza,
duda gehiagoz jarriko zendun
operatzeko baldintza,
moztu zenuan hanka gaixoa
zeurea izan balitza.
S. Lizaso
Aitortzen dizut jardun nintzela
egizko borondatean,
ezinbestetan hanka bat moztu
halako une batean,
hanka zatia nik ikustean
gorputzetik apartean,
neronek ere negar egin nun
zu lo zeunden bitartean.
A. Egaña
Aspaldi hontan neronek ere
ez det negar malko faltik,
zurikerian ari zera zu
ez zazula egin plantik,
prezipitatu egin zinaden
esango dizut zergatik,
urrutiago ez da iristen
presaz ibiltzeagatik.
S. Lizaso
Kangrenatua zendun mamia,
kangrenatua azala,
bizirik zaude nahiz ta zabaldu
istripu hartan hil zala,
norbaitek esan denborarekin
bera sendatuko zala,
hainbat badaki esan dizunak,
orain osatu dezala.
A. Egaña
Besteri bota orain harria,
mediku bejondeizula!
Honek daukana aurpegi latza
eta soldata mardula,
egin zenidan faena hori
ez zait ahaztuko sekula,
jakina bait det hanka moztean
plus bat kobratzen dezula.
S. Lizaso
Adiskidea ez al zerade
zu urrutiegi juan?
Ni ta taldea saiatu ginan
zu sendatzeko asmuan,
sendatu zera nahiz-ta hanka motz
hori eduki goguan,
hil edo bizi handik atera
ta hau merezi al nuan?
A. Egaña
Amorru punttu txiki bat bada
nere begien disdiran,
horrelakorik inoiz gehiago
ez nuke nahi nere jiran,
hanka bat moztu, ondo kobratu,
ta lagun deitu segidan,
zorionean neuk hautatzen det
adiskideak zein diran.
S. Lizaso
Ni adiskide ta bera etsai,
horra neretzat ordaina,
bihotzetikan behintzat ez zera
itxuraz bezain bikaina,
zuri laguntzen ahalegindua
gaur damu det alajaina,
nahiago nuen hanka utzita
moztu banizun mingaina.
A. Egaña
Mediku jende hori ez al da
zurrupatzaile kantera?
Besteok dugun desgraziekin
betetzen dute kartera,
aizazu hemen aurpegi jator
ta on hori ez atera,
bihotza ere kangrenatu zait
hanka harekin batera.
S. Lizaso
Hau ez dadukat esnatzerikan
nik oraingo esanean,
berak bait dio ez dala fio
medikuaren lanean,
gorrotua du, begiratuka
hemen det aldamanean,
buru makurka etorriko da
berriz behartzen danean.