Bertsos - View details   To know more about this section

1992-03-19 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1992-03-19 Andoain Jaialdia
Gai-emailea
Oiartzabal, Joxe Manuel
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
"Salto del Negro"tik zer diote?

Description

Melody
Bizia ez da nehoiz egoiten
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1992-03-19 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskal gudari eta presoak
beste askoren antzeko,
ta gobernu bat, legeak jarri,
denak sakabanatzeko,
asmoa dute pixka banaka
hoieri hiltzen uzteko,
ta gose greba hasi ziguten
eskubideak lortzeko;
gauza bakarra esaten dute:
Kanpotikan laguntzeko! (BIS)

Greba horrekin makina batek
ba omen dauka zalantza,
hogei kilotik gora galdu ta
gorputzai pasara latza,
baina jendeak sinetsiko du
hortan badet esperantza,
nahiz- ta ezezka ari diraden
San Martin eta Ardantza,
gidari hoiek ez al daukate
funtzionarioen antza? (BIS)

Preso dagonak nahi izan arren
ezin egin indarrikan,
agintariek banatzen dute
zigor eta egurrikan,
baina ez pentsa haiek ez dute
hemen inon beharrikan,
denok elkartuz laguntasuna
eman behar hemendikan,
abertzaleak ez degu behar
mingainetik bakarrikan. (BIS)