Bertsos - View details   To know more about this section

1992-09-25 Arantza Plaza librea [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1992-09-25 Arantza Plaza librea
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean
Gaiari oharrak
Herriko bertsozaleak antolaturik, 70 bat herritarren arteko afari bat burutu zen herriko taberna
batetan. Bi ordu inguru bertsotan ihardun izanik, halako batean Sarasuari, bere ustez, bertso txar bat ateratzen
zaio eta haserretu egiten da bere buruarekin, hona hemen ondoren egin zuten bertso saioa.

Description

Melody
Bizia ez da nehoiz egoiten
Maitasuna da bizi izateko
Zer da gaur Donostian
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1992-09-25 Arantza Plaza librea [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Doinua: Zer da gaur Donostian
Neurria: Hamarreko txikia

Egaña:
Berriz mikrofonoa
dator guregana,
eta kantatzeko ere
badegu afana,
ez da bate normala
Sarasuan plana,
hauxe bitxo bitxia
hau bitxo bakana,
bertso bat fallatu ta
moskeatzen dana.
J.Sarasua:
Sarritan gertatzen zait
hola fallatzea,
nastu egiten ditut
aurre ta atzea,
eta nahi izaten dut
hura konpontzea,
txarragoa da hauek
daukaten trantzea,
bertsoa fallatuta
disimulatzea.
Egaña:
Hori entzunda zaigu
bihotza erdibitu,
Sarasua galtzetan
ezin da kabitu,
nahiz ta bertsotan sarri
aldrebes aritu,
nahiago det bertso bat
eskasa aritu,
hurrengoak on onak
botatzen baditu.
J.Sarasua:
Andoni Gezurretan
dugu horren noble,
bertsotan agertzen du
hainbeste adore,
egitan ibiltzea
ez al degu hobe?
Nahiz ta kantatu hainbat
ahapaldi dotore,
eskubidea dugu
moskeatzeko're.
Egaña:
Sarasua da mutil
zintzo ta apala,
bertsotan jarduten da
nola edo hala,
berritik egiten du
bere eginala,
konturatu nahiz mina
hartzen dakiala,
orain badakit lagun
gizona zerala.
J.Sarasua:
Lehengo bertso txar hartan
eman dut pasoa,
eta hauxe zan esan
nahi nuen kasoa,
lagunai jarraitzea
ez da prezisoa,
Sebastianen atzetik
zu saio osoa,
ni ez naiz zu harekin
bezain sumisoa.
Egaña:
Bertsolaria zera
zu abilidadez,
zerbait esango dizut
gaur onaren hobez,
berdin gera artean
berdinak edadez,
berdinak urdurian
berdinak erabez,
baina ez gera berdin
musikalidadez.*
* Egaña oso trakets ibili zen bertso honetan doinuaren aldetik
J.Sarasua:
Nik bertsotan izan det
hainbeste frakaso,
baina ez dut burua
jarri nahi pailaso,
horrela mantentzea
nahiz zaila dan oso,
nahi degunean hasi
nahi danean paso,
irtetzen dena egin
nahiz izua jaso.

Doinua: Bizia ez da nehoiz egoiten
Neurria: Hamarreko nagusia

Egaña:
Jon Sarasuaz esaten dute
badela eta ez dela,
duda izpirik ez dut neronek
ez nun laguna bestela,
sekula santan ez det idatzi
ondokoaren eskela,
nere gustoa kulunkatzen da,
kantudea da batela,
baina mesedez ez zazu egin
martiriaren papela
J.Sarasua:
Martiriaren papera beraz...
bota didazu polito,
hain diskusio seriotan
orain ez gera hasiko,
gaur ere hemen neri irten zait
hainbat bertso txoropito,
eta ez dut nahi jendearekin
kunplimenduetan ito,
rodeorikan ez dut emango
bukatu nahi dut ta kito.
Egaña:
Sarasuaren bidea degu
bide bat unibertsala,
azpitik doa olatua ta
gainetik doa kresala,
gauza bat degu ondokoa ta
ondokoa da apala,
zure gustoa ez da legea
faraoiena bezala,
bukatuko dan edo ta ez dan
jendeak esan dezala.
J.Sarasua:
Gure Andoni beti berdina
bai uda bai negu,
entzulearen gozamena da
antolatzaileen zeru,
baina nahi dana egitekotan
bera ez daukat eredu,
gaur kantariak geroni gera
beraz buka dezakegu,
eztabaida nahi baldinbaduzu
kotxean segiko degu.
Egaña:
Sekula santan ez da egiten
teilatutikan etxea,
entzulegorik ez du kontuan
horrek demait letxea,
ez al da hobe behingoagatik
horien eskuetan jartzea,
eztabaidatzen segiko degu
hau degu holakoxea,
berak dadukan adinarekin
hortako dauka kotxea.
J.Sarasua:
Honek jarraitu egin nahi luke
ene hau da martingala,
aitortzen dizut azken-aurreko
nere bertsoa dedala,
ta honek berriz eman nahi luke
oraindik joku zabala,
hau begiratuz gaur erizten dut
lehen beldur nintzen bezala,
bertsolaria ta prostituta
antzerakoak dirala.
Egaña:
Sarasuaren aldetik dator
ez dakit zenbat atake,
errex salduko naizela eta
hor ari zaigu jo ta ke,
lantegi honek berekin dauka
hainbat izerdi ta neke,
bertsolariek ta prostitutek
sufritzen dakite fuerte,
baina gustora dauden unean
gozatu egiten dute.

Doinua: Maitasuna da bizi izateko
Neurria: Neurri luzea

Sarasua:
Ia bi ordu jardunak gara
hemen bertsoen trantzean,
ia harritu ere egin naiz
ni Andoni aditzean,
azken-aurreko bertsoa zala
nik nion lehen kantatzean,
ohea zain dut etxean,
ta almohada ohantzean,
gela hontatik aterako naiz
ni bertso hau kantatzean,
eta segi nahi baldin badezu
itxoingo dizut kotxean.