Bertsos - View details   To know more about this section

1992-06-14 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1992-06-14 Ereñotzu Jaialdia
Gai-emailea
Otxotorena, Jose Manuel
Bertsolaris / Authors
Peñagarikano, Anjel Mari
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Zeberio, mendira joan eta istripuz zulo batera erori zera, bi hankak hautsi eta oihuka ari zerala, haitzaren puntan putre bat dago, Peñagarikano.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1992-06-14 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X.Zeberio:
Koba zulo batean
halako komerik,
erori ta bi hankak
hautsiak ditut nik,
lagunduko zidala
hor batek edo bik,
baina, hi putrezarra,
ze asmo daukak hik? (BIS)
Peñagarikano:
Gizona dago gizen
ta putrea plako,
lehen ere nik pasa det
miseria pranko,
eta koba zulora
erori dalako,
nahiko okela badet
urte beterako. (BIS)
X.Zeberio:
Hori gaur esaten dek
hik aurpegi alaiz,
gerta leike etortzea
mendizale, apaiz,
oraindik izate'ituk
gizonaren usaiz,
neronek jango haut hi
deskuidatzen bahaiz. (BIS)
Peñagarikano:
Zulora erorita
hautsi hanka biak,
atzera ez dik egiten
okel gehiegiak,
lehenbiziko tripak
ta gero begiak,
hemen gozatu latza
hartu behar diat! (BIS)
X.Zeberio:
Bixitatu nahi nuen
nik mendi aldea,
beti izandu bainaiz
ni mendi zalea,
diadar egiten det
Ereñozu aldea,
eta putrezar honi
tiratu balea. (BIS)
Peñagarikano:
Etorri dan gizona
nola halakoa,
ta orraztu behar det
nik nere mokoa,
haundi samarra dauka
isatz ondokoa,
akabo Zeberio
Itsasondokoa. (BIS)
X.Zeberio:
Jan nahi ditu Gipuzkok
ta berdin naparrak,
baina Itsasondokok
zeuzkak urte txarrak,
espabila zaitezte
gazte eta zaharrak,
honek jango'itu gero
hemengo ardizarrak. (BIS)
Peñagarikano:
Zertara etorri zera
aizu neregana?
Orain hau jatea det
nik daukadan plana,
guztia jaten ere
nik badaukat lana!
Azariantzat utzi
sobratuko dana. (BIS)
X.Zeberio:
Beraz egunak dauzkat
orain kontatuta,
ni jatera dator hau
zuloan sartuta,
organuak'e dauzkat
ia banatuta,
nahio nuke hilko balitz
enbenenatuta! (BIS)
Peñagarikano:
Hemendik oso urruti
dago benenoa,
eta zure okela
da guztiz sanoa,
oraindik oso-osorik
zure organoa,
prestatu zaitez gizon,
ni hastera noa. (BIS)