Bertsos - View details   To know more about this section

1992-12-05 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1992-12-05 Azpeitia Jaialdia
Gai-emailea
Lizaso, Sebastian
Bertsolaris / Authors
Xabier "Euzkitze"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Sida omen daukak...

Description

Melody
Leiho ertzetik entzun dezaket
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1992-12-05 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


IHES-a daukat, gaixorik nago
ez naiteke luzaz bizi.
"Drogata ala homosexuala
bi hoietatik zer haiz hi?"
Galdera hau maiz egin didate,
ez du erantzunik merezi,
asko doazkit ihesi,
perjuizio eta guzi, (BIS)
desertoreek gauza bat jakin
behar lukete lehenbizi,
denok kutsatu egin gaituzte,
hau ez du inork erosi. (BIS)

Laguntzeko prest ditut sendia
eta lagunik onenak,
baina nun dira lehen hainbeste
maite omen nindutenak?
Lagun usteko zuri faltsoak
zuek zerate txarrenak,
hortik datoz nere penak,
sentimenturik latzenak, (BIS)
baina IHES-ak ihesik ez du
ohartu zaitezte denak,
bihar kutsatu zaitezketela
gaur baztertzen nauzuenak. (BIS)

Nahiz gazte naizen azkenetan da
nere bizitza laburra,
bere horretan onartu nahi dut
ez da batere xamurra,
akabo nere adiskideak,
agur sortu nauen lurra,
bizi nahia ta beldurra,
hauxe nahasketa makurra, (BIS)
baina negarrez ez dut egin nahi
nere azkenengo agurra,
duintasunez bizi nahi nuke
geratzen zaidan apurra. (BIS)