Bertsos - View details To know more about this section
1992-05-22 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1992-05-22 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Murua:
Ikurrinaren kolore gisan
hirurok gaituzte jarri,
ni naiz gorria, hondoan nago
nahiko estu eta larri,
noski ez det nik une askotan
alaitasunik ekarri,
hainbat gudarik isuritako
odolaren oroigarri.
Peñagarikano:
Batzen ditugu Euskal Herriko
erdi, ezker, da eskubi,
urdina dugu goiko zerua,
urdina dugu Kantauri,
berdea eta gorria ez-ezik
bada hainbat tarte zuri,
guk euskaldunok beti izan degun
garbitasunen irudi.
J.Sarasua:
Ikurrinako hirugarrena
naturaren kolorea,
euskaldun danon bihotz barruan
betidanikan gordea,
esperantzaren kolorea naiz
ikurrinaren berdea,
traidore batzuk horiz ta urdinez
pintatzen naute ordea.
Murua:
Samintasunen ondorioa
dezu nere jatorria,
gerra ta minez idatzi dut nik
historiaren orria,
garai batean odol bezela,
sentipen denak ordia,
gaur adierazi ohi det Euskadin
dagon mixeri gorria.
Peñagarikano:
Euskal Herriko ikurrintxoa
zein gauza kuriosoa,
guk batzen degu hego-iparra
edo Euskadi osoa,
esperantzaren koloreari
luza zaiozu besoa,
ta odol gorriz ez bedi mantxa
zuria degun usoa.
J.Sarasua:
Esperantzaren berde gaixoak
dauka laguntza kaxkarra,
odolak duen gorritasuna
kolorante militarra,
PNV-ren zurikeria
Herri honen gaitz zatarra,
berdea degu ikurrin honek
merezi duen bakarra.