Bertsos - View details   To know more about this section

1993-05-22 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-05-22 Orio Jaialdia
Conductor
Urretabizkaia, Pello
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk Sebastian, larogei urte dituzu. Bertsolaria izana zara, baina gauzak ez zaizkizu hain ondo joan eta beharrak jota kalera irten zera gaur, kale eskin batean bertso kantari ari zera... Baina orain arte behintzat ez dizute sosik ere bota. Ea orain kantatutako hiru bertsoen ondoren gauzak aldatzen diran...

Description

Melody
Bizia ez da nehoiz egoiten
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-05-22 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ez nuen uste zahartzaroa
hain gauza gogorra zela,
gazte denboran zentzu gehiago
izango nuen bestela,
kale ertzean kantu ta kanta
baina hutsik det txapela,
ta ohartu naiz bakar bakarrik
orain gelditu naizela,
udazkenean zuhaitz gehienak
ostrorik gabe bezela. (bis)

Garai batean ibiltzen nitzan
herri batetik bestera,
zahartu naiz ta soldatarik ez
hutsikan daukat kartera,
kale ertzean eskean baina
neronentzako kaltera,
egun osoa hemen pasa ta
sosikan ez det atera,
lagunak ere joaten al dira
sasoiarekin batera? (bis)

Nere barruan nabaritzen det
korapilo nabarmena,
okerrena da urteen soka
bizirik ezin etena,
bizi nahiean deadar hau da
barrenetikan ertena,
neure buruaz neuk sufritu ta
gozatu ohi det gehiena,
lehen izanaren poza badaukat
ta orain naizenan pena. (bis)