Bertsos - View details   To know more about this section

1993-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-01-06 Hernani Jaialdia
Gai-emailea
Urdangarin, Jose Luis
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Murua, Iñaki
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Entzun dudanez urte zaharreko programa aurkezteko hasiera batean hiru kandidato omen zeuden: Murua, Lazkano, eta Peñagarikano. Prueba asko egin ondoren Anjel Mari aukeratu omen zuten. Orain programa ikusi eta gero ze ondorio atera dezue?

Description

Melody
Arratsalde on lehendabizitik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua:
Nonbait ez ziren ausartu haiek
ni telebistara sartzen,
Peña nolako bitxoa gendun
ez ziran asko ohartzen.
Kontrolekoek esan didate
zeatik ez diok galdetzen,
lotsatzen al dan neska gazteei
arpegira begiratzen? (bis)
Lazkano:
Bagendun nahiko arrazoia ta
bazan nahiko aitzakia,
azaldu zaigun lanpostu hori
ez baizan oso merkia,
baina azkenik halaxe gendun
hirurok erabakia,
muxua gehien falta zuenai
utzi genion tokia. (bis)
Peñagarikano:
Kandidatoak ugari ziran
hautatua izan nintzen,
zalantzik gabe onena ni neu
laztantzen eta ikuitzen,
ta Amatiñok esan zuena
zuek ez zenuten aditzen,
Hitler-en kintak ziren aitonak
ez zitula ametitzen. (bis)
Murua:
Hala esan zion Amatiñori:
"Aizu lasai erretira",
pentsatu nuen: Peña zahar honen
asmoak zeintzu ote dira?
Hura trajea ta pajarita
pinta eta gerri jira,
ta gau osoa pasatu zuen
Anen titiei begira. (bis)
Lazkano:
Amatiño horrek hartu al gaitu
halako amenazuan?
Ikusten danez hark ere dauka
errespetua auzuan,
fija zaitezte haren kalboan
eta Peñaren musuan,
nere aitona juan balitz ere
hainbeste luziko zuan. (bis)
Peñagarikano:
Miloi ta erdik jaso omen zuten
nik emandako mezua,
bata aitona zaharra degu ta
hura guztiz berritsua,
Elorrioko santua degu
Balentin Berriotxua,
Balentin baino famatuago
nik eman nion muxua. (bis)
Murua:
Hura ikusita harrituko zan
inor nahiz izan itxua,
muxu emateko sudur aparta...
Peña hau degu bitxua!
Elorrioko santua degu
Balentin Berriotxua,
ta muxu batez txoratzen dana
Anoetako txotxua. (bis)
Lazkano:
Al baldin balu landare hori
nahiko luke etxerako,
hura aurrera juan liteke
baina Peña atzerako,
hiru muxuren rekuerdoa
daduka arratserako,
jubilatzera iritsiko da
beste hiru hartzerako. (bis)
Peñagarikano:
Beste hiru muxu eman nizkion
Lazkanoren alabari,
aurrerantz ere emango ditut
nun-nahi muxuak ugari,
Elorrioko Ane hor dabil
bazter guztitan kontari,
esanez muxu eman ziola
bertsolari guaponari. (bis)
Murua:
Ane laztana hori esan al den?
Hara zer desilusio!
Bat baino gehiok nola geninan
musu ematea desio,
hau guapoena bertsolaritan
hara zer nolako azio...
Aizan lehenbailehen egin haiteke
ONCE-koekin sozio. (bis)
Lazkano:
Gizaharajo hau itxutu zaigu
harek musu bat emanik,
gehiago ez zaio arrimatuko
ez ama ta ez amonik,
baina esan dun kontuarekin
pena bat sentitu det nik,
ez nuan uste nere alabik
hain inutilik nuanik. (bis)
Peñagarikano:
Holako aitak merezi luke
jipoia edo egurra,
une batean batu ziraden
han zerua eta lurra,
eta Anek neri esan zidana
jaunak hau ez da gezurra:
"Lazkanon buru haundia baino
nahio det zure sudurra". (bis)