Bertsos - View details   To know more about this section

1993-07-17 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-07-17 Legazpi Jaialdia
Conductor
Sagastibeltza, Juanjo
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Demagun eguerdiko hamabiak direla eta Zarauzko hondartzan gaudela, uda garaia da. Hemen duzue Egaña, Gurutze Gorriko mutila edo hondartza zaintzen dagoena, eta handikaldeko hura bandera gorria dagoen arren, uretan sartu dena.

Description

Melody
Arratsalde on lehendabizitik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entities
Gurutze Gorria

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-07-17 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Bainista horri ez zaio falta
lehorrekoen plantikan,
uretan sartu ta egiten du
txipristin latz galantikan.
Bandera gorri egonagatik
ez al dio inportikan?
Galerazia zegok bainua
ta irten hadi hortikan! (bis)
S.Lizaso:
Langile zera ta uste dezu
zerala hemengo nagusi.
"Irten hortikan" esanaz, hemen
builan zabiltz jo ta hausi.
Nik dadukaten gerri bueltarik
zuk ez al dezu ikusi?
Nere ustetan seguru nator
flotadore eta guzi. (bis)
Egaña:
Motiborikan ez dezu bate
hain bromoso azaltzeko,
itsas haundiak badu indarra
flotadoreak kentzeko,
ta sokorroka hasten bazera
gizajo baten antzeko,
hiru zodiak beharko dira
bulto hau karraiatzeko. (bis)
S.Lizaso:
Zodiak eta era hortako
txorakeririk ez konta;
ni lasai nago, zu, berriz, estu;
ez zait batere inporta;
ez ikaratu aldez aurretik,
neurriak hartuz nago ta:
barrikarikan ez da hondatzen
nahiz ta itsasora bota. (bis)
Egaña:
Igarin ez du ideiarikan,
halare bera nagusi;
zakurren gisan mugitutzen da,
aldrebes eta itxusi.
Itsas erdian buru haundi bat
ez al dezute ikusi?
Zarautz "La Concha" bihurtu zaigu,
Santa Klara eta guzi! (bis)
S.Lizaso:
Arrazoi hori etorri zaizu
ahoa bete-betera;
baina nerea egin behar det,
ez bedi neure kaltera.
Banijoa ta, arren, etzazu
buila gehiago atera.
Agur, banoa Getariraino
txakolina edatera. (bis)