Bertsos - View details   To know more about this section

1993-05-22 Oñati Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-05-22 Oñati Lagun-artekoa
Conductor
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Lazkano, Imanol
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
J.Agirre baserritarra izango da, dan bezelaxe, lanean aspertuta edo oso nekatuta zuhaitz baten azpian zegoen jarrita eta kukua etorri zaio gainera eta desafio bezela, kantuan, lanean hasteko esanez. Kuku hori Lazkano izango da.

Description

Melody
Andre Madalen andre Madalen
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-05-22 Oñati Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Agirre:
Makinatxo bat udaberritan
nik pozikan dizut entzun,
aurrera ere izan dezadala
hortako behar hainbat zentzun,
baina uste det amenazu bat
gaur egin ote didazun,
eta zedorrek esplika zazu
zenbat lan egiten dezun.
Lazkano:
Nere lana da hemen kuku ta
gero hemendik trotea,
gisa hortara beti bezela
igaroa zait urtea,
ta zuri berriz gustatzen zaizu
zugaizpean egotea,
juan dan urtetik hazi zaizkizu
sasia eta otea.
J.Agirre:
Hotz eta bero pasatu ditut
hamaika egun nahasiko,
ez det esaten ez zuanikan
sasiak irabaziko,
urtean ume bat sortutzea da
kukuzar honen graziko,
txantxangorria lagun ez balu
berak ez luke haziko.
Lazkano:
Baina ez det uste ez dagonikan
hemen ni bezain alperrik,
zedorrek ere egiten dezu
hortan talentu ederrik,
ikusten nago lurra jo dute
makinatxo bat baserrik,
aurki kukua jo beharko det
basahuntzentzako bakarrik.
J.Agirre:
Baserri hoiek eroritzeak
ez dizu egiten grazikan,
neronek ere hala ez balitz
nahiago nuke kasikan,
baina zuk ere ez dezu egiten
zuk aparteko gauzikan,
negua nola pasatzen dezun
jakingo nuke pozikan.
Lazkano:
Udaran lana egiten det nik
eta neguan suabe,
horretarako bizimodua
bilatutzen det zu gabe,
bertsolaria zeran ezkero
nahiko pordila zerade,
zuk ez bait dezu gure gisara
kantatzen kobratu gabe. (bis)
J.Agirre:
Udaberrian zu izaten zera
udaberiaren mezu,
eguzkiak'e goizean goizik
eman izan dizu musu,
baina San Pedro inguru hortan
berriz aldeiten diguzu,
ta lagun zendun txantxangorria
hura eskertzen al dezu?
Lazkano:
Ez pentsa gero hainbat gorroto
duanik nere bihotzak,
eta ez nago urtean zehar
egindako lanen lotsak,
txantxangorrian sari kontuak
ez dirade oso motzak,
aurtengoz ere gaixua zegon
kukua etortzeko pozak.
J.Agirre:
Txantxangorria pizti umila da,
ez da izaten harrua,
baina harek'e lagundutzeko
zuri badu amorrua,
kuku ta kuku pasatzen dezu
lau hilabeten barrua,
zure aldean politak dira
xoxo ta birigarrua
Lazkano:
Bere ustetan mintzakera hortan
hemen egin nahi du grazi,
barkatu baina bertsolaria
adarra jotzen ez hasi,
nola jokatu bertsolariei
nik bai nioten ikasi,
berak kantari dabiltza eta
andreak umeak hazi.
J.Agirre:
Bertsolariak ez gera izango
esan dezun hainbat traste,
lau seme-alaba hazi ditugu
saiatuz jai eta aste,
eta zu berriz ume batekin
kuku eta kuku triste,
mutuak ere egin izan du
zuk eiten dezun hainbeste.
Lazkano:
Entzulegoa nola dadukan
bere eskura gaurkuan,
gure gizona isildutzerik
ez dago berehalakuan,
baina ez dago alde haundirik
bertsolari ta kukuan,
etxean kabroi gerade baina
oso politak kanpuan.