Bertsos - View details   To know more about this section

1993-12-04 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-12-04 Azpeitia Jaialdia
Conductor
Lizaso, Sebastian
Bertsolaris / Authors
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Jakin diat hirekin batera hainbat abentura izan duen Opel Cadett-a saltzera hoala. Egiok agurra...

Description

Melody
Maitasuna da bizi izateko
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-12-04 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hara ta hona, hona ta hara,
ez dakit zenbat buelta;
lanerako're garraiobide,
beti liburuz beteta.
Arrate ez bazan ipintzen nuen
Sorotan Bele kaseta;
ez Citroen da ez Vectra,
nerea beti Cadett-a.(bis)
Zu agurtzeak, sinets zaidazu,
guztiz beztu dit kopeta;
baina agurtu beharko zaitut
zaharkitua zaude ta. (bis)

Halabeharrez iritsi zaigu
agur esateko txanda,
baina gero're egingo det
Opel-aren propaganda.
Zenbat gozatu dedan barruan
neska hartuta joanda,
asientutan etzanda,
beste lekurik ez zan da. (bis)
Gero jolasten hor hasten ginan
seguroari emanda,
nere maitasun kabia ere
nere Opel-a izan da. (bis)

Iruditzen zait nere Opel-ak
onenak eman ditula,
zenbat atze-aurre eman ditudan
ezin dezaket kalkula.
Kolore txuri, bost, hiru , bi, sei,
eta X matrikula;
ez zera izan ahula,
ez dizut egingo burla. (bis)
Zu agurtzeak ni samintzen nau
ta ezin det disimula,
hain maite nuen nere Cadett-a
ez det ahaztuko sekula. (bis)