Bertsos - View details   To know more about this section

1994-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Azpillaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-08-21 Bilbo Jaialdia
Conductor
Iturrioz, Joxin
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Azpillaga, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Joxe Agirreri kalte egin zion atzo gaueko jatetxeko afariak. Eritetxean pasa duzu gaua eta goizean Jon etorri zaizu, jatetxeko nagusia, bisita egitera.

Description

Melody
Nere gogoa hegan dijoa
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Azpillaga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Azpillaga:
Kliente ahula etortzen bada
hori nere kalterako,
gure etxean lagun Orandak1
bazkaldu izan zun bapo,
zazpi amorrai jan zituen da
gainetikan bi oilasko,
nere errua ez da izango
gehiegi jan zendulako.
J.Agirre:
Adiskidea oker hori ez da
ez gehiegi jandakua,
leku ederrean gerau behar du
zure etxe sonatua,
bere lagun bat hemen utzi du
ia ia akabatua,
lagun itxuran atzo eman zidan
afari benenatua.
J.Azpillaga:
Perretxikuak ere jan zitun
oliuakin bustia,
pozgarria zan gosea zeukan
eta jaten ikustia,
kafe ta kopa hartu zituen
berdin jan zuen postria,
orain kejatzen hasi da baina
debalde izan zan guztia.
J.Agirre:
Bedalde izan zan baina hala ere
neretzako da okerren,
ez nuen asko pentsatu ordun
zer ondorena zekarren,
kankailu honek bere laguna
hil nahi ahal duen azkarren,
bertsotarako kontrario bat
gutxio izatearren.
J.Azpillaga:
Afalondoan ikusi nuen
zeukan kolore berdia,
notibo asko ez zeukan baina
irten zion izerdia,
medikuari keja ematen
orain honen pikardia,
hurrengo etortzen zeran orduan
emango dizut erdia.
J.Agirre:
Beraz oain ere egin didazu
hurrengorako eskeintza,
izanez ere hainbat urtean
gu alkarrekin gabiltza,
baina itxuraz sendatzen bazait
neri urdaileko gaitza,
berriz ez nazu harrapatuko
alper-alperrik zabiltza.

1 Oranda: Joxe Agirreren izengoitia.