Bertsos - View details   To know more about this section

1994-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Esoain, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-07-02 Usurbil Jaialdia
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Esoain, Ibai
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Maialen itsasoan igeri zabiltzala ia ito zara, baina ez zaizu inor ere etorri laguntzera eta azkenean justu-justu atera zara zure kabuz. Zure kexa adierazteko sokorrista lanetan zebilen Ibairengana jo duzu, eta prismatiko eta guzti topatu duzu.

Description

Melody
Nafarroako mendi gainetan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Esoain, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Fundamenturik ez dagoela
hemen argi nabari da,
Orion gure hondartza ez dago
komeni zaigun neurrira;
zenbat litro ur sartuko dira
tragoz nere eztarrira?
zu bitartean egongo zinan
bikini'n bati begira.(bis)
Esoain:
Gaizki daudenak ateratzea
horixen da nere lana,
ta gaurkoz ere hori egitea
izan da neronen plana;
arrazoi dezu, aizu Maialen!
hori da egin dedana,
bainan halare nik ez det kulpik
zu itsusia izana.(bis)
Lujanbio:
Ni itsusia omen naiz eta
aitzaki hori atera,
inundik ere hori izango da
neronentzako kaltera;
hain sokorrista eskasa dena
bialdutzea hobe da,
bakar-bakarrik apuntatzen da
"boca-boca" egitera.(bis)
Esoain:
Ez da egia jakin zazute
gezurra esan duela,
horrelako bat ikusirikan
ez naiz jarriko horrela;
ikusi zaitut mitxelin hoiek
bueltaka zenituela,
ta pentsatu det laguntzarikan
beharko ez zenuela.(bis)
Lujanbio:
Bere burua salbatu nahi du
nere mitxelinen truke,
sokorrista on behar dun batek
behar du nahiko bertute;
ni bertan itto nintekenikan
zuk ez al dezu ba uste?
Eta gaitzerdi mitxelinetan
haizia baldin banuke.(bis)
I.Esoain:
Orain'e neri tokatu behar
horrelakoak aitzea,
aizu Maialen hobia dezu
orain haizia hartzea;
gaixki zeundela ikusi arren,
pentsatu det lagatzea,
horrela inoiz ez zain pasako
alperrikan bizitzea.(bis)