Bertsos - View details   To know more about this section

1995-06-03 Mutriku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1995-06-03 Mutriku Lagun-artekoa
Conductor
Ugarte, Arantza
Bertsolaris / Authors
Azpillaga, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zeure etxeko ispilua zara. Kontaiguzu Azpillagari nolako erretratuak ikusten dizkiozun goizean jaikitakoan, bazkalondoan eta oherakoan.

Description

Melody
Adixkidia Andoaindikan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1995-06-03 Mutriku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ohetik jaiki ta erresumen bat
ispiluan det egina,
koadro eder bat badaukat gelan
etxean danik haundina.
Goizean jaiki ta ez det ikusten
oso gizaseme fina,
esaten diot "zuk hobe zendun
ohitik jaiki ez bazina".

Da eguerdian nun jartzen naizen
indar da sasoi betian,
bazkaldu eta ondorenian
gela aldera joatian,
esaten diot " hoeita hamar urte
hik ez dauzkak apartian,
gutxienean hi biziko haiz
beste berrogei urtian".

Baina gauean erakuste'itu
aurrea eta atzea,
nekatutzean agure batek
berakin dauka trantzea.
Egun guztian hor ibilita
dago indarrak galtzea,
esaten diot "zahartu haiz eta
hobe erretiratzea".