Bertsos - View details   To know more about this section

1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bi neska-lagun zarete. Unai, zuk, etxe oneko mutil batekin zita bat egin duzu gaurko. Zita horretarako jantzi egokirik ez eta Andoni, zure neska-lagunari, eskatu dizkiozu jantziak.

Description

Melody
Iparragirre abila dela
Stanza name
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Stanza name:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:
Benetan ez da mutil makala,
neska, aurkitutakoa;
etxe honeko semea eta
benetan guapo guapoa.
Trajerik badaukazu,
egin zaidazu kasu,
nahi nuke bat diskretoa:
eskote zabal, zabal, zabala,
ta luzera motxekoa. (bis)

Egaña:
Eskoteakin hasi ezkero
zerorrentzako kaltia;
nahi eta ezin, ezin eta nahi,
izaten da eskotia.
Sartu nahi du patrikan,
ez du diru faltikan;
ai!, adiskide maitia,
horretarako onena dezu
bate gabe joatia. (bis)

U. Iturriaga:
Berriro diot mutila dala
aberatsa ta galanta:
bost milakoak eukitzen ditu
hark pasiloan botata.
Ta horrela ez jarri,
eta zerbait ekarri;
gehiegizko bada, parka.
Kremailerakin posible bada,
kotxe txikia dauka ta. (bis)

Egaña:
Lehenengo zita gaur daukazute
ta, igual, gaur despedida;
harekin ondo geratu nahia,
honen kakoa hori da.
Esango det kantuan,
soinekuen kontuan:
politak eskasak dira,
igual gau dena pasako baitu
soinekoari begira. (bis)

U. Iturriaga:
Nik soineko bat eskatzen dizut
txukun-txukun, trebe-trebe;
ez dedila izan oso bistoso,
ahal bada lehun ta suabe.
Hemen eskatu arren,
ezer falta da hemen,
eta ez luzatu, jode!
Eman zeozer, zure amaren
kamisoia bada ere! (bis)

Egaña:
Barruan dezu ezinegona
ta mingainean pozoina;
orain artean neskatxa zinen
orain bihurtu nahi doña;
polita zera, baina
ni ere, alajaina,
oso neskatxa moñoña;
igual, neronek jarriko ditut
soinekoa eta soina. (bis)