Bertsos - View details   To know more about this section

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Xabier "Euzkitze"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Loa ere ez dugu guztiok berdin behar, ezta zuek ere. Andoni Egañak egunero 12 ordu lo egiten ditu. Xabierrek aldiz, sei ordurekin aski du.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze:
Badakit loa premizko dala,
aitortzen dizut egia;
baina, laguna, zure premia
ez ote da gehiegia?
Lanean nere arima uzten dut
ta mendian izerdia,
alper-alperrik ez dut galdu nahi
nere bizitza erdia. (bis)

Egaña:
Hau zutik oso gustora dabil,
ni postura etzanean;
nere joera askoz hobe da,
nere uste otsanean.
Sekretutxoa zertan dagoen
esango det azkenean:
zu lanean lo egoten zera
eta ni lotan lanean. (bis)

Euzkitze:
Lo kontu hori zein hizjokoa!
Horrek utzia nau mutu,
baina nik ez dut horren alperrik
orain arte ezagutu.
Ez zaitezela hamabi orduko
premiarekin itsutu,
nik amets egin baino nahio dut
ametsak egi bihurtu. (bis)

Egaña:
Halare pozik murgiltzen naiz ni
maindire tarte eztira;
ametsak badu egiak ez dun
indarra eta deztira.
Egia garbi jakingo dezu
haurtxo txikiei begira:
hamabi orduz daukate loa,
ta haurrak tontoak ez dira! (bis)

Euzkitze:
Saiatu arren ez dut ulertzen
zure bizitzaren martxa,
ez al dakizu zahartzaroa
ez dela izaten txantxa?
Haurrek dituzu gaur konsuelo,
hoiek zure esperantza;
haien neurrian geratu zera,
hori da zure akatsa. (bis)

Egaña:
Denon eskura daukagu loa
ta gainera merke-merke;
loaren bidez uxatzen degu
mila pena eta neke:
lokartu aurretik nere burua
trenai botako nioke
ta esnatzean, sarri askotan,
trena erosiko nuke. (bis)

Euzkitze:
Trenaren loak eskeintzen dizu
zuri makina bat amu,
neretzat, berriz, hor usteltzea
etsipenezko inpernu.
Zuk ba al dakizu zer pasako den
etzi edo etzidamu?
Gero alperrik esango duzu:
"lehen aprobetxatu banu..." (bis)

Egaña:
Gaur egunean lotia naiz ni,
lotia nintzen txikitan;
ta Euzkitze hemen daukagu
bere ernegatu pintan.
Atzo're zegon Egañak daukan
patxadaren inbiritan...
telefonotik ez deitu neri
goizeko zazpi t'erditan. (bis)