Bertsos - View details To know more about this section
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Lizaso:
Lanpostu baten bila nebilen
langabezian nago ta.
Etorri aurrez zer gertatzen dan
neri ez zidaten konta.
Zer dan ikusi, dena utzi ta
joatea ez zait inporta;
lanik ez dut nik hemen egin nahi
herrian gogoan kontra.
(lanikan ez dut hemen egin nahi...)
Peñagarikano:
Gure bizitzak berekin ditu
hainbat lauso eta laino:
liskarra ikusi ta hartu dezu
hemen zenbait desengaino.
Aizu laguna, geratu zaitez,
ez zaite izan horren ñaño;
lana eginda bizi hobe da
paroan segitu baino. (bis)
S. Lizaso:
Dirudienez ene laguna,
bihotzik gabea zera,
liskar da guzti zergatik eman
lan berriari hasera?
Herrian kontra saiatze horrek
arantza bat bihotzera;
honutz lanera etorri gera
ta ez liskarra sortzera. (bis)
Peñagarikano:
Inolaz ere ezin bilatu
nahi genukeen hainbat pake:
urtegin kontra gaur herritarrak
hemen dabiltza jo ta ke;
izugarriak entzunda ere
ajolikan ez dit bate,
hemen protestan dabiltzan hoiek
bere lana badaukate. (bis)
S. Lizaso:
Zer pentsamentu klase ditudan
aitortu dizut lehenago,
kontzientziai jarraitzen diot
eta bestela akabo;
lantegi hortara deituagatik
presaka ez naiz joango,
gizon bat ez da inoiz izaten
herri bat baino gehiago. (bis)
Peñagarikano:
Urtegi honek ipini ditu
hainbeste hesi eta traba,
ta protestatzen hemen ai dira
joan daneko bolada.
Bainan nik lana hola ta hola
gaur ezin dezaket laga,
bestela nola biziko dira
emaztea ta alaba? (bis)
S. Lizaso:
Zurekikoa egin ezkero
beraz ez zaizu kupida,
ta herritarrak sartuak zaizkit
neri bihotzan erdira.
Bultza ta tira, borrokan dabiltz,
beren etxeei begira;
egiten bada penaren penaz
malkotan itoko dira. (bis)
Peñagarikano:
Hola uste arren ez pentsa gero
nabilenik hain aldrebes;
lagun ez zazu bueltarik hartu,
zatoz nerekin, mesedez.
Hemen protestan ari direnak
(nik egingo nuke trabes),
gero urtegia egindakoan
bainatzera etorri baietz. (bis)