Bertsos - View details To know more about this section
1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Igor Elortza, Aritz Lopategi
1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Igor Elortza, Aritz Lopategi
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Elortza:
Gaizki pasatu duzu
zuk azken bolada,
medikuak bidali
zaitu hondartzara.
Nik burua makurtuz
hartu dut patxada;
dena gorputz polita,
hona eta hara;
ez nuen uste, baina
oso polita da. (bis)
A. Lopategi:
Hasieran hondartzan
ei zinan arraro,
baina gero eritzia
aldatu zeharo,
ez bait dira neskatil
urriak igaro.
Hortxe begira zaude
begi eta aho:
zuri egingo dizu
mesede gehiago. (bis)
I. Elortza:
Hondartzak ez zeukanez
nahikoa lilura,
ez zitzaidan gustatu
zure berri hura,
baina aldatua dago
hemengo itxura;
honelakoa bada
beti abentura,
sarriagotan joan
zaitez medikura. (bis)
A. Lopategi:
Lehen, ez zendula nahi ta,
zenbiltzan jo ta su,
baina osasunaz badet
nahikoa arazu.
Orain ostera ezer
ez da enbarazu:
neskatilen artean
gustora zaude zu,
noizbehinka neri ere
begira zaidazu.
(noizbahinka neuri ere...)
I. Elortza:
Nahiz eta prest nagoen
zu begiratzeko,
besteak begiratuz
nago ni ederto.
Medikuai diogu
nahiko errespeto;
esan zizun urtean
bitan etortzeko;
lau aldiz etorrita
ez al da hobeto? (bis)
A. Lopategi:
Zeharo aldatu da
zure umorea,
zuretzako izan da hau
kriston mesedea,
gustora hartu duzu
honako bidea,
neskatilei begira
ez zaude grabea.
Senarra bihurtu zait
"viejo berdea". (bis)