Bertsos - View details   To know more about this section

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Unai Iturriaga eta Peñagarikano biok ikasleak zarete. Uda garaia dugu eta Iturriaga taberna batean ari da lanean. Peñagarikano berriz, parrandaz-parranda etengabe zabiltza. Une honetan mostradorean aurrez-aurre zaudete.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
KOPLEN MULTZOA

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  KOPLEN MULTZOA 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Gure ikasle papera
orain noa betetzera,
guk alkarrekin egiten degu,
bai, gaurko karrera.
Batera eta bestera,
parrandan ibiltzen gera:
kaixo kolega!, aspaldikoa,
"Gin kas"-a atera.

U. Iturriaga:
Klasean batera geunden,
norbaitek hala nahi zuen...
ginebra "Atxa"kin "Gin-Kas" bat hemen
arren eta arren;
zutik balego bederen!...
Eta ni lanean hemen.
Mozkor zaudela zuk ez dakizu
zein astuna zaren! (bis)

Peñagarikano:
Nik "Gin kas"ak barrenean,
ez nago okerrenean,
bastante pelma jartze omen naiz
hola nagonean,
eta bere esanean
hasarretu azkenean;
mozkorkerian segituko det,
zuk segi lanean. (bis)

U. Iturriaga:
"Pasa kolega, aupa tu!",
mingaina zaio trabatu,
barra guztiko baso zikinak
behar dizkit batu.
"Gin kas"a dik gaur eskatu
ta nik dirua jokatu:
Anis "El mono" botako diot
ta ezetz enteratu. (bis)

Peñagarikano:
Honen amorrazioa,
agian badu zioa;
ta edatea beti izan da
nere obsesioa.
Ta zu ez zera iaioa.
Suspenditzeko jaioa...
Espabilatu zaite "patillas",
tonto arraioa! (bis)

U. Iturriaga:
Ze hitza duen atara,
hola juango zaio gaba,
ingurukoak berai begira
farre ta algara.
Esandakoa hala da:
"-patillasa- zu omen zara".
Lejia piska't botako diot
orain beharbada. (bis)