Bertsos - View details To know more about this section
1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña
1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña
Stanza name:
Neurri luzekoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nere eskuak luzatu ditut
maitearen aurpegira:
hemen ukitu ta han laztandu,
majina bat tira-bira.
Zu ikustea beste gauzarik,
maite, ez nuen desira;
taktuan bidez sentitzen dakit,
beraz ez zaitez kupira.
Esan liteke: "Egina zaude
nik behar nuen neurrira".
Zure begiei begira
bihotza zauka ari da.
Pentsamentu bat datorkit orain
bihotzan erdi erdira:
holako zerbait izango dela
eguzkiaren dizdira.
Belarritatik eskua pasa
baneukan borondatea...
Aho gordina, ezpain zabala,
zorionaren atea;
okotz ederra, aurpegi horrek,
behar zun errematea.
Ez da errexa nere eskua
dotore eramatea.
Hortik aurrera ezin ikusi,
neronentzako kaltea.
Ezpain hezurra betea,
denena hola ote'a?
Ez da errexa sentimentuak
lau hitzetan esatea:
begiaz ezin ikusi arren,
ederra zera maitea.
Taktuak hainbat esaten zunik
ez nuen espero bela:
zure adatsa ez da kaxkarra
baizik indardun kordela,
zure kopeta zabala dezu,
hizketa ez da mottela;
irriparrea al dezu beti
dabalkizun erregela?
Zu ezagutu aurretik nintzen
gizon itsu ta ergela.
Poza ematen ditela,
hau ez da une ustela:
ene maitea, tratatu nauzu
gizon oso bat bezela,
zuri eskerrak sinistu det nik
gizon osoa naizela.