Bertsos - View details To know more about this section
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Stanza name:
Neurri luzekoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Arratsaldetan hasten da lana,
jana eta berehala;
jente ugari hurbildu ohi zait
bereak bukatu ahala.
Umezaintzaile ugari daude
kokoteraino dirala:
papila erori dala,
zikindu zaio magala. (bis)
Baina txarrenak umeak dira,
ez da kuadrila kabala,
eta gainera esertzen dira
behar ez duten bezala. (bis)
Alde batetik negarrez daude
ta bestetik tormentuak,
parke honetan guztiz ezberdin
joaten dira momentuak:
arratsaldea pasatu ahala,
oihuak eta kantuak
eta besteen kantuak,
norbaitek hor kontatuak. (bis)
Iluntzerantza etortzen dira
gaztetxo lotsabakuak
eta orduan gustoz entzuten
ditut nik hoien kontuak. (bis)
Espresatzea kostatutzen zait
erraza da ulertzeko,
sentimentuak ez dira errez
horrela adierazteko.
Denporada da April aldera,
aste santuan hasteko;
Ekainean ikasteko,
Uztailean jolasteko;
oraindik ere makinatxo bat
zirri daukat ikusteko,
gero negua heltzen denean
berriz bakarrik uzteko. (bis)