Bertsos - View details   To know more about this section

1997-11-02 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-11-02 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Orain dela gutxi jakin zenuen HIESa duzula eta zure lagunmin bati kontatu zenion; harrezkero, ordea, ohartu zara ez dizula lehen bezala begiratzen.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-11-02 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pertsonak beti pairatu ohi du
bizi beldurren morrontza;
aldi batzutan harrotu eta
aldi batzuetan lotsa.
Badakit ondo kontu honekin
zein dan gizarteko hotsa;
barruan mina sentitu arren
egin behar det aitortza:
pozoindurikan dituzu biak,
begirada ta bihotza. (bis)

Mespretxugarri al da ba jaunak
pertsonaren desgrazia?
Nere bizitza hala izan da
ta hau al det merezia?
Ez nuen lehendik begirada hau
horren triste ikusia;
besteen gaitza ta desgrazia
daude ezin irentsia.
Mundu honetan gaitzik haundina
ez al da hipokresia? (bis)

Hor zaude lagun begi zorrotzez
niri begira jarduna;
zure jarrerak ez dit sortuko
nere barrenean trauma.
Izkutukorik ez daukat ezer,
denentzat da ezaguna;
zu zerala-ta ez naiz jarriko
hemen kopeta iluna;
nik berdin-berdin jarraituko det
zuk galdu duzu laguna. (bis)