Bertsos - View details   To know more about this section

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gabonetako jaiotza bizi bat antolatu dute herri honetan. Zuek jaiotza horretako bi ardi zarete.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Behin espiritu santuak edo
ume txiki bat ernaldu;
hura gogoan dugu den-denek
herri gutxi batzuk salbu.
Odon Elortzak zinta moztean
hau goiz-goizetik zabaldu;
hemen gertatu zaigunak, aizu,
grazi dexente ez al du?
Oraindik ere gu ikustera
kristorik ez da azaldu. (bis)

Lujanbio
Kristorik ez da azaldu, hau da
etsipenezko kolpea;
gure artzaiak erabaki du
gu biok hemen uztea;
gerora apaiz sotanadunak
bendizio bat botea,
kristautasuna da erlijio bat
dogma pozoitsuz betea,
ohore bat da jaiotza hontako
ardi beltza izatea. (bis)

Egaña
Ni txuria naiz eta hargatik
ez daukat suerte makala!
Estalpe ondoan kokatu naute
artzaiek nola edo hala.
Horrexegatik daukat halako
belardi eder zabala,
eta zerorrek esan dezunez
zu ardi beltza zerala,
igoal hargatik jarri dizute
belar artifiziala. (bis)

Lujanbio
Nahiago nuke loreen ordez
belar piloak banitu!
jaiotza hontan egon beharrak
baditu mila arrisku;
Jesus haurtxoa ere gertutik
ein da zeharo txikitu,
jaiotza bizi honen ideia
ez zait ona iruditu,
erreala egin nahi dute baina
guk ezin degu mugitu. (bis)

Egaña
Gure gustoa ahal dala aske
hurreratzea larrera,
zoritxarrean jarri digute
arkume otzan papera.
Gu egizkoak gerala guztiz
egi osoa ote da?
Erregenetan hartuko dugu
kartoizkoaren tankera;
udaletxeko almazenetan
hobeto biziko gera. (bis)

Lujanbio
"Udaletxeko almazenetan
hobe geundeke aukeran"
zuk esan dezu, nik hori bera
pentsatua nun haseran.
Ingurutara begiratuta
adizu ze beldur dedan:
Gabon egunez jarri gaituzte
jaiotzako pieza eran
ta Eguberri eguerdirako
artzaiaren kazuelan. (bis)