Bertsos - View details   To know more about this section

1997-11-23 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Sebastian Lizaso

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-11-23 Igorre Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk Igor, entrenatzaileak, partidu garrantzitsu baten aurrean zaudetela eta, Sebastian jokalariari harreman sexualak galerazi dizkiozu.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-11-23 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Elortza
Aspaldi ikusten zaitut
nahiko nekatuta;
asteburu honetan
badugu disputa,
eta mediku bati
ein diot kontsulta,
hobe zenuke utzi
sexuen burruka,
izan ere gehiegi
gustatzen zaizu-ta. (bis)

S.Lizaso
Gure prestatzaileak
hainbat zeremoni!
Prestaketa txukuna
ez dit ez eskeini,
harreman sexualentzat
hesiak ipini.
Beti golak sartzeko
hain prestu nago ni!
Sartzen entrenatzea
ez al zait komeni? (bis)

I.Elortza
Esaten hasi eta
honek ditu borlak!
Inoiz ez dira nahiko
ez nire kontrolak.
Ez zaizkio ajola
futbol ta futbolak,
gorde itzazu indarrak
ta gorde odolak;
futbol-zelaian sartu
behar dira golak! (bis)

S.Lizaso
Zurekin alferrik da,
nago ni etsita!
Gaur ere andreakin
gauean dut zita;
zergatik galerazi
betiko bisita?
Hobe dezu praktikak
egiten utzita,
nik golak sartzen ditut
begiak itxita. (bis)

I.Elortza
Itxita ere egiten
omen du primeran,
bere fantasietan
beti dabil hegan.
Kontseju bat eman nahi
nizuke aukeran:
ezker ta eskuin hanka
jar itzazu eran
eta erdikoari
deskantsua eman. (bis)

S.Lizaso
Ez gerade gu biok
gaur ulertzeko gai,
alferrik nago hemen
zure baimenan zai.
Neurria hartzen diot
beti nere gauzai,
ohiturak aldatzea
gerta leike etsai;
utzi taldetik kanpo,
ez dut jokatu nahi. (bis)