Bertsos - View details   To know more about this section

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Etxetik kanpo lan egiten duzuen bikotea zarete, zu, Maialen, emakumea eta Jon gizona. Zuen lehen haurra izan duzue eta biotatik lana nork utzi erabakitzen ari zarete.

Description

Melody
Arratsalde on lehendabizitik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio
Gure etxean gau eta egun
nagusitzen da hutsuna;
orain haurtxo bat degu ta bada
nahiko erantzunkizuna.
Ez al zera zu liberal fama
hainbeste aitatzen dezuna?
demostra zazu aukera hontan
zure modernotasuna. (bis)

Maia
Nere bizitza ez da izaten
tralari eta tralara,
lan gogorrean igaro ohi dut
berdin egun hala gaba.
Lana utziko det, zure onetan
egingo dut beharbada;
etxeko lanak egitea ere
lan egitea ez al da ba? (bis)

Lujanbio
Gure bikote bizimoduai
hartu genion neurria,
alde batera utzi ere bai
ezkontzaren lokarria;
haurra dala-ta koherentzian
ikusten zaitut jarria,
zentzu guzitan ia bazeran
aita eredugarria. (bis)

Maia
Azken aldian modernitatez
nahastu da ingurua
eta papelak aldatu dira,
aldatu baita mundua;
zuk zeuk kanpoa zaindu ezazu,
nik zainduko det barrua,
etxeko enpresa aurreratzea,
horixe dut helburua. (bis)

Lujanbio
Ume txikiak egoten dira
elkarbizitzan gakoan,
baina itxuraz dexente ondo
moldatu gera gaurkoan.
Dudatan nago alproja honek
ez ote daukan gogoan,
umea bere amari eraman
ta txikiteora joan. (bis)

Maia
Aizu Maialen bota didazu
arrazoia dotorea,
ez det onartzen halan da guztiz
jarri didazun legea;
esan dezuna egia da bai
ez litzateke hobea,
txikiteora joan ondoren
eramatea umea. (bis)

Lujanbio
Ez nuen uste jarrera hori
zenuenik zuk hartuko,
lana uztea erabaki du
ta denak gera lekuko;
baldin eta nik nere lanari
egingo banio uko,
ez dakit ziur ez ote nintzan
lasaiago geratuko. (bis)

Maia
Ulergarria iruditzen zait
orain zure pentsakera,
jende guztiak uler dezake
horrelako esaera;
banatu behar dugu ziurki
mundu hontako papera
ta ez dezagun inor juzgatu
sexuaren arabera. (bis)