Bertsos - View details   To know more about this section

1997-10-19 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Juanjo Respaldiza

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-10-19 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Respaldiza, Juanjo
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bertsolari gaztea zara, Andoni, eta Juanjo zure ama. Orain arte kafesnea izan da zure gosaria egunero, gaur ordea, arrautza parea ardoarekin eta kafea koparekin jarri dizu gosaritarako.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-10-19 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Juanjo Respaldiza

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Zingarra ta arrautzak
det gaurko aukera,
pizgarri bat nahi nuke,
kafea da bera;
gero kopa ekarri
mahaiaren ertzera,
fuerte kantatu nahi det
S.Lizason antzera. (bis)

Respaldiza
Fuerte jarri dizut
horixe da plana,
badakit gaur duzula
bertsotako lana;
gogorra behar duzu
jana ta edana,
bertsolari erdi da
gizon erdi dana. (bis)

Egaña
Orain artean badet
gaxtearen sona,
bertsoen mundu hori
ama ez da broma!
Nahiz eta eskuratzen
zail den zoriona,
sabeletik hasten da
bertsolari ona. (bis)

Respaldiza
Ez dut nahi izaterik
kantuan baldarra,
badakit zure sena
ez dala hain txarra.
" Sabeletik hasten da"
esaldi edarra!
Plateretik burura
joaten da indarra. (bis)

Egaña
Lana egin behar det
gaur egun osuan,
gosaria ipini
fuertea goxuan.
Plateran bi pizza ta
esnea basuan,
Peñak ultzera hola
harrapatu zuan. (bis)

Respaldiza
Nik ipiniko zaitut
puntuan-puntuan,
aprobetxatu ondo
zure talentuan;
zu ez zara jausiko
ultzeran kontuan,
amak'e kontatzen du
bertsoen kantuan. (bis)

Egaña
Zuregana joan naiz
gosari peskisan,
beti ibiltzen bainaiz
amaren gerizan.
Portatu zeralako
nik nahi nuen gisan,
txapeldun sentitzen naiz
nahiz eta ez izan. (bis)

Respaldiza
Hau inportantea da
zeuk ere dakizu:
ama euki behar da
kontu hontan maisu;
txapeldun izatea
gerta leike, aizu! (bis)
Hendaian Egaña ere
harrituko duzu.