Bertsos - View details   To know more about this section

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuri Jon fimosiaren ebakuntza egin behar dizute. Andoni mediku gaztea urduri samar ikusten duzu, eskuak dardarka, lehen ebakuntza baitu.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia
Operatu asmotan
nator ni zugana;
beldurtuta zeharo,
amatxo laztana!
Kontserbatu nahi nuke
luzaro buztana,
eta bere lekuan
sar zazu labana. (bis)

Egaña
Badaukat tituloa,
badaukat ospea,
zortzi urte luzean
ederki kostea.
Ez du asko inporta
dexente moztea,
gorputz proportzioan
badezu bestea. (bis)

Maia
Proportzionala bada
zuretzako errez,
ta ez naiz aterako
herio suharrez.
Zure lana zehazki
egizu mesedez,
azala moztu baina
haragirikan ez. (bis)

Egaña
Ez da gauza samurra
labana hartzea;
ezin ditut berezi
aurre ta atzea;
nola gaindituko dut
holako trantzea?
Onena ni neroni
anestesiatzea. (bis)

Maia
Akats txikina ere
ezin da barkatu,
ta bildurturik nago,
ezin det ukatu.
Anestesia harturik
deskantsoz osatu,
zu anestesiatua
eta nik lo hartu. (bis)

Egaña
Ebakuntza aurretik
nolako jarduna!
Haragi xamurra du,
azala leuna;
oker moztuta ere
zu lasai laguna,
hortan meritua da
berezitasuna. (bis)

Maia
Berezitasunakin
hasi zera deman;
horrelako haririk
ezin dut eraman.
Ni ondo heldu eta
badezu nahiko lan,
ekarri dudan dena
eraman dezadan. (bis)

Egaña
Onena degu Maia
mahaian etzatea;
bi aukera dauzkazu
ta ez da kaltea;
bietan bat hautatu
ai, Maia maitea:
arriskatu edota
birjin izatea. (bis)