Bertsos - View details   To know more about this section

1997-11-01 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Joxe Munduate

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-11-01 Getxo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Munduate, Joxe
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Herri txiki batean bizi zarete, ingurune zoragarrian. Joxek, paraje honetaz baliatuz turismoa erakarri nahi luke. Unaik, ordea, bere horretan mantendu nahi du..

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-11-01 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Joxe Munduate

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga
Leku hau danik esan
ezin nik inori.
Hemen natura dago
bizi eta jori;
udazkenean lurra
dugu gori-gori.
Turismo kontu hortan
ez zaite erori,
gehiegi ikusten duzu
Benta Berri hori. (bis)

Munduate
Mendi eta itsaso
berekin du dena;
Euskal Herriak duen
herri ederrena.
Aldatzea ez al da
izango zuzena?
Ideia bat badaukat:
turismoarena;
bere hortan hiltzen da
aldatzen ez dena. (bis)

Iturriaga
Pagadi ederra ta
mendirako beta,
ur gardenez datorren
ederren erreka;
zoriontsu naizela
uste dut tarteka.
Zuk kanpotarrak hona
ekarri nahi eta,
laster da bilbotarrez
goraino beteta. (bis)

Munduate
Bilbotarrak badatoz
etor daitezela!
Denak hartuko dira
anaiak bezela.
Baserri ta marinel,
aukera itzela,
produktoak saltzeko
egokia dela;
geuk aterako dugu
hemengo labela. (bis)

Iturriaga
Zuk Rosa Diezekin
nahi zenduke bizi.
Hala bada joan zaitez
hemendik igesi.
Sekula ez naiz hola
haserratzen hasi.
Euzkia irteten ta
sartzean ikusi,
apreziatzen ez dunak
ez du hori merezi. (bis)

Munduate
Aldatzean hor dago
bizi-arrazoia;
alferrik da oraingoz
zerorren sermoia.
Herri honetan igo
behar da listoia,
ta oraindik urruti
jarri behar da goia.
Zuk itxura bakarrik
duzu aurrerakoia. (bis)