Bertsos - View details   To know more about this section

1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-11-16 Bera Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Goi-goian dabilen eliteko kirolaria zara. Nahiz eta egunen batean harrapa zaitzaketela jakin, hala ere dopatu egiten zara.

Description

Melody
Itsaso hori dago zatarra
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zenbaitek dio "ze disparate!",
urrun daudenek hori diote.
Nere burua ez dut ikusten
elitetikan aparte; (bis)
gaztetandikan gaur arte
gorputza pastilaz bete,
izan mesede nahiz kalte,
nere neurrian dagonarentzat
normala da baldinbaite!
Maila pitin bat jetsi ezkero
jendeak ez bainau maite. (bis)

Kirolariek hainbeste treta
geure barruan degu gordeta,
sarritan izan naiz ni lehiatzen
gorputza ajez beteta. (bis)
Egina dut gogoeta
edo barne-azterketa:
bizitza den lasterketa,
neri berdin zait urte gutxitan
bukatu guztiz erreta,
neure bide hau hobetsiko dut
neuk aukeratu dut eta. (bis)

Gaur kirolean ze martingala!
Dena gora nahi, nola edo hala,
erdipurdiko kirolaria
oso da gauza hutsala. (bis)
Nahiz neretzat den zitala
arriskuaren itzala,
hil ninteke berehala.
Nere errua aitortu dut nik
legezkoa den bezala,
baina jendeak aitortu beza
berea ere badala. (bis)