Bertsos - View details   To know more about this section

1997-11-23 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-11-23 Igorre Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Amona eta biloba, biok, ispilu aurrean kezkati zaudete. Zu, Sebastian, amona, zimurrez beteta zaudelako; Aitor, biloba, granoz beteta dagoelako.

Description

Stanza name
KOPLEN MULTZOA

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-11-23 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze

Stanza name:  KOPLEN MULTZOA 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso
Ispiluai begiratzen
hasiak gaude kezkatzen;
barka biloba, nik zure berdin
gaur ez det pentsatzen.
Ta nola zera kezkatzen?
Nei hori ez zait gustatzen;
pena bat daukat: neri granorik
ez zait ateratzen. (bis)

Mendiluze
Bat lehertu, bestea hautsi
eta granoak nagusi;
nahita're nere itxura onik
ezin erakutsi.
Zu zeure ximur ta guzi
ez zaude horren itsusi,
baina ni nerez naizena ezin
nezake ikusi. (bis)

S.Lizaso
Iloba zaude negarrez
gaurkoan halabeharrez;
zuk grano batzuk, nik aurpegia
beteta zimurrez.
Entzun zaidazu mesedez,
esperientzia dedanez:
granoarena konpondu leike,
urteen karga ez. (bis)

Mendiluze
Esaten dezun bezala
denbora aurrera doala,
ta horregatik zu ximurtzea
da gauza normala.
Norbaitek esan du hala:
ximurra ederra dala,
baina nola esan nere granoak
ederrak dirala? (bis)

S.Lizaso
Zure granoak gaitzetsi
ta nik hainbat pazientzi;
ximur ta guzi ez ote nago
betiko itsusi?
Zuk amonari sinetsi,
biloba ez zazu etsi!
Granoarena konponduko da
bihar edo etzi. (bis)

Mendiluze
Jakintsu eta zuhurra
zure arrazoi ziurra,
baina nik orain pasa nahi nuke
daukadan adurra;
granoei egin agurra,
galdu horien iruzurra,
zu ikusteak poz ematen du
eta ni bildurra. (bis)